Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Torah-n datza judutasunaren funtsa, judutasunaren sinesmenen eta filosofiaren zutabea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.
Hamabi urte zituela, Torah ikastearekin batera, Tolstoi, Dostoievski, Txekhov, Maupassant, Flaubert ezagutu zituen, yiddishezko bertsioetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.
Profeten liburuetan eta Torah-an Jainkoari (gorets bedi!) atributuak aitortzen zaizkionez, horren esangura hitzez hitz onartu eta atributuz horniturik zegoela pentsatu zuten. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 129. orr.
Torah eta legea dira gizakia Id-en loturatik askatzeko borrokaren ardatz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.
Zer ziruditen Torah-ko hitzek Salomon agertu baino lehen? Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 34. orr.
-Gaiztoak zigortuak eta zintzoak sarituak izango direla dio Torah-k. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.
Hanukkah jaien aurreko Sabathean, Anshel pulpitura deitu zuten, Torah irakurtzera. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.
Purimeko errabino baten parodia eginez, Torahko pasarte bat errezitatzen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 187. orr.
Haren egongelan aitak Torah interpretatzen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 158. orr.
Elkarte batek soro batzuk sal ditzake sinagoga bat eraikitzeko; era berean, profeten izkribuen salmentatik jasoriko diruarekin Torah-ren liburuak eros daitezke; baina galarazirik dago alderantziz jokatzea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 239. orr.