Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
toponomastika iz onomastikaren adarra, toki izenak aztertzen dituena.
Nazioarteko toponomastikan, era berean, Danimarka aukeratu da eta ez Dinamarka, edota Aristoteles eta ez Aristote, esate baterako. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 166. orr.
Beste arlo batzuetan ere erabatekoa da batasuna: erakusleetan eta lexikoaren zati baten, gehienbat hiztegi teknikoari, nazioarteko hitzei, eta nazioarteko toponomastikari dagokionean. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 166. orr.