Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Toponimoak dira gauzen berezko izatera hurbil gaitzakeen hitz bakarrak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 154. orr.
Izugarria baita toponimo baten kargamen poetikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.
Horregatik daude hainbeste leienda edota Jentilzubi, Sansonarri, Supelegor bezalako toponimoak mendi horietan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.
Morisko horiei zor omen zaie egun ere bizirik dirauen Mouriscot toponimoa. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 215. orr.
Bestelako osagarririk ere badu liburuak: lehen bertsolerroen zerrenda alfabetikoa, antroponimo eta toponimoen zerrenda, aztertutako hitzen zerrenda eta adizkitegia, bibliografia, Perez de Lazarragarekin zerikusia duten argazkiak eta irudiak... Berria - Kultura 2004-07-02
170 bat herritan ibilirik, gastu guziak bere sakelatik ordainduz, 90.000 toponimo tipi ditu bildu. Herria 2005-12-15
Bigarren zati hau, Akitania, Pirinio eta Euskal Herriko hainbat toponimo bukaeretan agertzen da. Herria 2001-11-01
Hilero-hilero, datozen hiru urteotan, ikertzaile, antropologo eta toponimo biltzaile nekaezinak idatzi zuen guztiak argia ikusiko du. Berria - Kultura 2006-01-11
· 1500 aldera bilduak dira [neure arbasoak] Piamontera, Espainiatik Probentzan zehar, zenbait deitura-toponimok erakusten duenez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.