Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izenik ere ez duten ibarretara eta toponimiak bataiatu ez dituen hondartzetaraino. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 263. orr.
Gure toponimia, gure lur euskaraz humanizatua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Beren neurririk ederrena ematen die hitzei toponimia klasikoak: lekuan lekukotasun bizia. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Borgesek esaten zuen, hizkuntza berez poesia fosildua baizik ez dela, eta nik diot, toponimia areago. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Jimeno Jurio, toponimia biltzen, aitzindaria izan zen Nafarroan. Berria - Kultura 2006-01-11
Toponimia ere alor oparoa da hitz luzeen bila abiatzen direnentzat. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 222. orr.
Idazleak bereganatuta daukan geografia baten ezaugarria ez da datu topografikoen zehatza eta toponimiaren aberatsa, baizik eta [...] toki bakoitzari pasadizoren bat atxikitzen diogula geure oroimenean. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.
Pirinioetako toponimiaz Corominesek jaulkitako lanak. Berria - Kultura 2004-06-29
Bizkaiko Toponimiari buruzko tesi-lan sakon batean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 209. orr.
Sakonki aztertu zuen Errioxako euskal toponimia. Berria - Kultura 2004-01-21
Mementoko, lehen liburuki bat du argitaratzen, 6 herriren toponimia ttipiarekin: Hauze (500 toponimo), [...]. Herria 2005-12-15
Toponomia txikian ere, lanak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 32. orr.
Euskaltzaindiak atera dituen gramatikak, hiztegi mardulak eta toponimiako ikerketa sakonak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 28. orr.
Benetako pertsonen aipuak (bizidunenak nahiz hildakoenak), egiazko toponimia-izenak, edota gertakari historikoei buruzko erreferentziak oro, mailegu gisa baino ez darabiltza egileak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 4. orr.
1990an toponimia lanak egiteko hainbat herritan bildu ziren inkestak Berria - Kultura 2004-05-15