Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

topolino 1 iz botila mota baten izena.

Nire herrian 'topolino' esaten diete honelako botilatxoei.     «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.

Topolino botiletan, kafesnea sartzen zigun amak, eta opiltxo batzuk, bustitzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 153. orr.

2 edari baten izena.

Bera bezala barrari helduta daudenek osatzen duten ilarari begira jarri da Gabin, bihotz txirbildu bakartien klubeko banda, mes frères, mes semblables, kubalibre, gintonic eta topolinoek bilduko dizkigute barruko txirbiltxo guztiak.     «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.

Bi topolino eskatu eta mahaian eseri ginen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 211. orr.

3 1936z gero Fiat 500i eman zitzaion izena.

Italia faxistan, Mussoliniren asmakizuna izan zen Fiat etxeko auto txikiari topolino (sagutxoa) deitzea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.

Bereak dira, besteak beste, topolino, sagutxoa, alegia, Fiat etxearen auto txikiari deitzeko eta Pisorno, Pisa eta Livorno artean eraiki zen zinema produktorari eman zitzaion izena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus