Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

topoi iz literaturako topikoa.

Guk leku komun, Topoi, esango diegu premisa orokorroi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.

Aristotelesen topoi edo leku komunen tokia zen, oroz gain, memoria, hau da, inventioa osatzen duten argudio-hobi edo eskemak biltzen diren gunea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.

Topoi hauen izatea kontuan harturik, guk nahiago dugu "argudio-hobi" ematea "topoi" horren ordain.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.

Argudio-hobi edo topoi horiek bi muturreko antitesi-egitura dute, eta historiako garai bakoitzak joera du antitesi horren mutur bata edo bestea lehenesteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus