Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena dela, Antarktikaren topografiari buruz ilargiaren topografiari buruz baino gutxiago dakigu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.
Durangaldeko paisaiak eta topografiak iradokitako elementu poetikoak. Berria - Kultura 2006-02-09
Luzaidek topografia arrunt berezia du: goratasun desberdinek, batean patar, bestean gainbehera, bidea funditzen dute. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 170. orr.
Zuasti eta Ordizia arteko eremuaren topografiaren zailtasuna nabarmentzen dute teknikariek. Berria - Euskal Herria 2004-10-29
Kanpoaldeko ikuspegi guztien enumerazio zabal bat egiten baitu, are agortezina -eraikin, kale, harri, topografiarena-, ikuspegi horiek barneko hutsunea nolabait bete ahal izango balute bezala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.
Pixkanaka-pixkanaka Mars Expressen datuak ñabardura handiko topografia erakusten ari dira. Berria - Gaiak 2004-12-16
16 langile ditu, eta topografian aritzen da. Berria - Ekonomia 2004-07-16
Gauez topografia-mapa bat irakurri baina ilunetarako egokitzapena galdu nahi ez bada, aski da irakurtzeko betaurreko gorriak erabiltzea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.
Herrikoak ez diren batzuk ere etorri izan omen zaizkio baserrira, neurketak, topografia azterketak eta beste egiteko baimen eske. Berria - Euskal Herria 2004-04-09
Hala, bada, liburua goitik behera irakurri eta topografia genitala ikasi dute marrazki argigarrien bidez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.
Topografia higuingarri hunen osatzeko hiru gune behar ditut aipatu: kobaien biltegia, horrat igortzen dituzte gizon azkarrenak eta ederrenak eta hauekin aleman medikuek esperientziak egiten dituzte nola abereekin; eritegia, hor gizon herresta batzuen lana zen artatu baino gehiago hiltzea; erretokia, azkenik, [...]. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.
Horien barnean arakatzen nuen, hizkuntza enkriptatu gaixoaren barneko mami guztia nire egiten, bere buruaren topografia barneratzen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 113. orr.