Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ustekabean topo egin dugu... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 226. orr.
Inoiz topo egingo bagenu... Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 149. orr.
-Orain ez haiz gu ikustera etortzen -esan zion inoiz Katalinak, kalean topo eginda. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.
-Hori ikusiko dugu, gerraren jokalekuan topo egiten dugunean; baina ordu arte, zer arraio! izan gaitezen bidelagun. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 111. orr.
Haiekin batean eramango gaituzte hodeietan, airean Jaunarekin topo egitera. Elizen arteko biblia 1 Ts 4,17
Ezetz asmatu norekin topo egin dugun trenean? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 90. orr.
Behin egin nuen topo berarekin ilunpetan -kasualitatez-, bere ping-pong lagunarekin besotik helduta zihoala, eta berak ez ikusiarena egin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.
Ez zitzaion komeni Itziarrekin topo egitea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.
Taberna batean egin zuten topo biek, gaueko hamaikak aldera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 105. orr.
Lekukoek diotenez, parkean egin zuten topo eta emazteak senarrari tiro egin aurretik hitz egiten jardun omen zuten. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 9. orr.
Oso deserosoa egiten baitzitzaion ikasleren batekin topo egitea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 66. orr.
Lehenengo solairura igotzekotan nengoelarik, osabarekin egin dut topo. Txillardegi «Putzu», 1999 - 82. orr.
Oraindik sekular jantzita zebilela, legendun batekin egin zuen topo egun batean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.
-Eta espero dezagun laster topo egitea soldadu errusiarrekin! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 277. orr.
Baina biak atzera itzuli eta elkarrekin topo egin zuten toki berean. Elizen arteko biblia DnGr 3,14
Topo egina zen bizitzan zenbait jenderekin, kanpotik berarekin bat agertzen zirenak, baina barrutik bestela pentsatzen zutena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.
Hainbat aldiz topo egina zuten elkarrekin urdaitegian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.
Inoiz, biok etxerantz gentozela, topo egin, eta elkarrekin egin genuen bidea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 334. orr.
Halaxe izan omen zen, baina kalean topo egin zuten berriro, edo topo egitearena egin zuen ilehoriak, itxura guztien arabera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 56. orr.
Filosofiak eta erlijio primitiboak elkar jotzerik gabe topo egin zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.
[X eta gamma izpiak] oso probabilitate txikia dute atomoaren nukleoarekin edo elektroiekin topo egiteko. Berria - Gaiak 2004-11-25
Topo eginiko aurreneko tabernan sartu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 77. orr.
-Elizarekin topo egin diagu, Santxo. Berarako bidean, Guardia Zibilaren kontrol batekin egin genuen topo. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 119. orr.
Ustekabea izan zen etorri eta hemen euskararekin topo egitea. Berria - Harian 2006-03-21
Bidaia labur hark iraun zuen denboran gure begiek topo egin zuten behin, eta barre egin genuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 33. orr.
Bere antza zeukan tipo baten aurpegiarekin topo egin zuen ispiluan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.
Gerora, bi begi urdurirekin topo egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 205. orr.
Aparatutik begiak aldendu eta kamiseta urdin tirantedun batekin egin nuen topo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
Gero Bibliako istorio horrekin topo egin nuen, eta ez nuen fitsik ulertzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.
R. Maria Azkueren "Euskalerriaren Yakintza" leitzen ari nintzela, esaera honekin egin dut topo, aurreneko liburukiaren 399 orrialdean: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 55. orr.
Italia-lat hedatüko da, eta han Aita Saintüaren poterearekin topo eginen dü Enperadoreak. Herria 2004-03-11
Era guztietako zailtasun eta larritasunekin egin zuen topo. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.
Erlijioek elkarrekin topo egiteak sortu zuen arazoa zen ea, epe luzera, elkarren ondoan bizi ote zitezkeen eta elkarri bizitzen utzi, ala haietako batek gainerakoak ordeztuko ote zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.
Victoriar garaiko "hiru liburukitako" eleberriak hirugarren liburukitik irakurtzen hasi balitz topatuko zituzkeen zailtasun berberekin topo egin lezake. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.
Okerra non dagoen ez jakiteagatik, zuzenarekin topo egiteak beldur ematen dion hire adineko mutiko xalo baten hezibide sentimentalari buruzkoa duk istorioa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 280. orr.
Eta hemen, Jainkoak -harengan uzten baitu gizagaixoak bere zoria-, bere pobreekiko arduratsu, harrera oneko bi gizonekin topo eginarazi zien hirian sartzean, eta bi denarioren ogia erosi zieten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.
-Orduan, Nadia -esan zion Mikel Strogoffek-, ez dinat uste Jainkoak, bata bestearekin topo eginaraztean, hain neke handiak elkarrekin jasanaraztean, besterik nahiko zuenik gu betiko elkartzea baino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 458. orr.
Arkakuso Merkatua, izan, berez baita topo-egite gertagaitz nahiz bilatuen lekua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 503. orr.
Luziak atseginez gogoratzen zituen lehendabiziko topo egite ustekabeko haiek. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 233. orr.
-Topo egite atsegina benetan! -esan zuen gerria inguratu zionaren ahotsak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.
Ustekabeko topo egiteak oro saihesturik, Navarinoko ke eta sugar koloreko oihala saldu zion merkatariaren dendan soilik sartu zen, itzalgaizka. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.
Lehen aldia zuen, bere loro-bizitzan, topoz topo aurkitzen zuena beste ez-gizaki bat, bera ere hitz egiteko gauza zena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Lurrean ikusita, zorroan sartu eta bazterrak hustera zihoan, noiz eta ere ustekabean norbaitekin topoz topo egin baitzuen. Goiz batez, Malesherbes kalean zehar, berotzeko-edo lasterka nindoala, non jotzen dudan topoz topo emakume bat. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.
Hara non, ehun metro egin eta gero, bidea beste albo-bide batekin gurutzatzen zen aldera iritsi eta topoz topo egin zuten beste tropel batekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 279. orr.
begiek topo egin (5); berriro topo egin (3); bidean topo egin (4); bidean topo egitean (3)
elkar topo egin (4); elkarrekin topo egin (20); elkarrekin topo egitea (4); elkarrekin topo egitean (6); elkarrekin topo egiteko (3); elkarrekin topo egiten (9)
inorekin topo egin (9); inorekin topo egiten (3); kristandadearekin topo egin (3); literaturarekin topo egin (3)
topo egin arte (8); topo egin aurretik (3); topo egiteko arriskua (3); topo egiteko aukera (4); topo egiteko beldurrez (4)
topoz topo egin (3); ustekabean topo egin (4)