Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

topiko 1 iz egia arrunta, askotan errepikatzen den esamoldea edo ustea.

Topikoak bestela badio ere, katalan guztiak ez dira xuhurrak ez poltsa-zimurrak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.

Kafea Italian ona da edozein lekutan, topikoa baina egia.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Topikoa dirudi, enaren kontu hark bezala, baina egia baino ez da, egiantzik gabeko egia, fikzio itxurako errealitatea: elurrez estalia agertu da mendia, sasoiz kanpo, aski aurreratua baita udaberria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 111. orr.

Topikoak errepikapena du kondena, mila aldiz erabili izanak bihurtzen du lelo bat astun.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.

Hizkuntzen kontzertuan hots gutxi ateratzen duten hizkuntzetako idazleok pagotxa halako bat dugu dena esanda dago topikoari ihes egiteko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Horrekin Katalunia solidarioa ez delako topikoa hautsi nahi dugu.  Berria - Mundua   2006-01-04

Oso gai erabilia da, eta ondorioz, topikoetan erortzeko arrisku handia dago.  Berria - Kultura   2006-04-30

Topikoa betetzen ari da: [...].  Berria - Kirola   2006-03-16

Harrezkero topiko bihurtua da iritzi hori.  Berria - Kultura   2004-02-15

Askotan errepikatu ohi diren sentimenduak adierazteko gaitasunagatik bihurtu ohi dira esamolde batzuk topiko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.

Errealitatean merkatu-lehia ez baita askotan erruz zabaldutako topiko bat baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Komunismoaren irudi karikatureskoa eta topikoz betea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 14. orr.

Ezkerreko diskurtsoa entzuten dudanean, elkorra, fosildua, topikoz betea, eskema zaharkitu batzuei itsatsia iruditzen zait sarritan, traba intelektual bat sentitzen dut neure egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 97. orr.

Topikoak beretzat irabazita nindukan bai, horrexetarako izaten baitira topikoak, berez pentsamendu zabalago eta konplexuagoa behar lukeena, hitz apur batzuen fedeaz itotzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 118. orr.

2 (izenondoekin)

Itsua izanagatik ere, Borges idazleak begi ernea zuen topiko kulturalak eta literarioak biluzteko orduan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

Topiko merkeak botatzen ari naiz, badakit, baina utzidazue oraindik beste bat idazten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.

Esan nien idazlea, berez, ez dela beste edozein giza abere baino justuago edo sentiberago, topiko faltsuak direla horiek.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.

Madril eta Euskal Herria, jende itxia eta irekia, hau eta hura, sakon usteko topiko kosmopolitenak errepikatzen bera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Artistak eraso egin behar dio mila aldiz entzundako dena esanda dago topiko gaiztoari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Erdi Aroaren topiko gaitzesleak dioenaren kontra, bertako errealitateak beste hau iradokitzen digu: intelektualek egundoko presentzia izan zuten eta, garaiko intelektual bezala, teologo unibertsitarioak ahalegindu egin ziren teologia zientzia bihurtzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.

Topiko errepikatua zen arraza espainolaren alfertasuna eta ezgaitasuna zientziarako, iparraldeko arrazen langintasun eta zientzia eta teknikarako iaiotasunaren aldean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 184. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esatera noan honek topiko usaina du baina, Aloña, bere gaizkitze eta nekatze haiekin guztiekin, sekula ez zegoen aldarte egokian. Topiko kutsua baduela onartu arren, [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.

Idazleen bohemiotasunari buruzko klixea gehi errepublika historikoen gorabehera gatazkatsuekin eskuinak sortu duen topiko-multzoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.

Hau dena [...] literatura arrazista eta antisemitako topiko andana bat besterik ez da berez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 190. orr.

Bigarrenak beste topiko eremu berri batzuk ekarri zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

• 4 izond topikoaren araberakoa, askotan errepikatzen dena.

Zorioneko bertso hori kantatu zuen bertsolaria 20 bat urteko gazte korbatadun bat zela: Inaki Eizmendi, "Basarri", bertsolarien ordu arteko irudi topikotik guztiz bestelako irudia ematen zuena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

Feminista erradikalen diskurtso topikoa, Helena endreda-makilak kutsatua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

Animozko adierazpen topikoak eskaintzeko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.

Salaverriarekin, adibidez, haren arbuioaz kristautasunari, semita izateagatik, nobleen eta plebeioen kontrajarpenaz moralean, etab., Miranderen obran ere gai topikoak direnak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 243. orr.

Irudipena dut euskaldun topikoarekin nekez lot litekeen ezaugarririk hutsalena ere erreprimitzeko joera izan ohi dudala gustagarri izateko desioz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Pentsamendu bakar horri kontrajarrita, bada beste nolabaiteko ikuspegi topiko bat: lehiakortasunaren kontrako diskurtsoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Bada, aipatu eztabaida topikoez harantzago, Ongizate Estatuari egiten zaion beste kritika mota bat, funtsezkoa, labur bada ere aipatzea merezi duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.

• 5 iz (filosofian)

Aristotelesen Topikoetan topikoak lekuak dira, ikuskerak -predikatuak, atributuak-, predikatu batek subjektuarekin elkarrekikotasuna egiten ahal duelarik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.

6 (literaturan)

Horra aukera eta gaia, Perurena klasikozalearen "beatus ille" topikoan barrena egin nahiko lukeenarenzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Topikoa Arrese Beitiak finkatu zuen, berehalako eta sekulakoa izan baitzuen arrakasta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 100. orr.

Karga poetiko-erretoriko handiz hornitzen ditu formulak Amurizak; horrenbestez, handia da formulen komunikazio-garrantzia haren bertsoetan, eta haietaz baliatzen da topiko edo arketipotzat inolaz ere har ezin litezkeen ideiak eta edukiak indartzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betiko topiko (4); inguruko topiko (3); topiko bihurtu (6); topiko bihurtu da (3); topiko hutsa (5)

dioen topikoa (3); topikoa dirudi (3)

topikoak erabili (3)

betiko topikoekin (3)

topikoz betea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus