Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Besoka igotzen zuen gorputza, pultsuan, eskuak tope batetik bestera luzatuta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.
Agian hamar aste; hortxe daukat topea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.
Zurezko hanka -makila bat, gomazko tope bat zuena-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.
Aurreko atetzarrak kolpe zatar batez toperaino iritsia zela abisatu artean, ondorengo atearen operazioa ez zen hasten. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Euskal Herrian Euskaraz taldearen ustez, Euskal Herrian dauden «tope legalak» izugarriak dira, eta euskarazko etiketatzea oraindik normalizatzeke dagoela dio. Berria - Harian 2006-02-04
Argi dago elurrari topea jartzea alferrikako kontua dela: badaki ekainean bertan bisita egiten ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.
Abuztuaren zortzigarrena zeukaten haiek tope jarrita: herriko jaiak-edo, izango zen auzoren bateko festa usaina data horietarako gertuan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 320. orr.
Bizkaiko golkoan, Iparralde eta Frantziako lur-mendiek itsasoko haize eta lainajeari ipintzen dioten tope frontoizko horrekin, guztiz bidezkoa da aire-masa umel bustiak gure txoko horretan uztea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.
Haustura, ez da arkeologiarentzako bere azterketen topea, urrunetik adierazten duen muga, bera mugatu ezinik, berari espezifikotasuna eman ezinik. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 201. orr.
Ospitaleak topetaraino beteta daude. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.
Triki-trakak bakandu egin ziren, urritu; tope guztiek elkar jo zuten, tren osoan zehar ikaragarrizko zalaparta hedatuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.
Tope ligatu nian, Marais aldean bereziki. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 99. orr.
-Akropolis du izena lekuak, oso ondo dago, tope ibiltzen du! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 198. orr.
Eta ibilbidea oso bestelakoa izan arren, esfortzu maila oso da berdina kasu bietan, ia topean, muga anaerobikoaren gainetik ibili behar izaten baita. Berria - Kirola 2004-09-28
· Ezker aldeko leihatila irekitik melodia bat heldu zaie tope arraioan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 13. orr.
Musika topera dago; hormak pitzatu nahi lituzketen burdinazko bolak bezala sentitzen dira bateriaren kolpeak, gitarra soloak, kantariaren oihuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 259. orr.
Ordua heldu eta etxetik irten nintzen, musika topera jarrita. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 63. orr.
Eta esnea kafeteran topera berotu eta berehala izozkailuan sartzen badugu, eta hozten denean berriro berotu eta ostera izozkailuan sartu? Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 120. orr.
Zure adrenalina guztia topera, deskarga itzela izan zen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 76. orr.
· Jenteak berak bere topera laguntzen euskun kantuan eta kaleak aidean altzateko moduko korua sortzen zan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 45. orr.
Lau itzuli eman zizkion, toperaino. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.
Aiztoak leun-leun egin zuen bidea, kirtenak garondoan tope egin arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
-Hara -esan zuen-, geziak honen kontra egin du tope. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 98. orr.
Erretratuak biziduna ematen zuen, gainera, eta Goioren begiek erretratuko haren begirakune artezarekin tope egiten zuten, mutil hura lauki barruan mugitzen hasiko zela eta edozer gauza esaten hasiko zela ematen baitzuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.
Mahai gaineko argia ere erori, eta itzali egin zen, beira hautsita; eta leihoak, gaizkileren batek heldu eta bultza egin izan balio bezala, topea jo zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 299. orr.
Gero eta zerrikeria handiagoak eginda ere, azkenean topea jotzen duzu eta aspertu egiten zara. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.
musika topera (3)