Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hantxe topatu nuen osaba. Txillardegi «Putzu», 1999 - 20. orr.
Noizean behin, Ana topatzen du kalean, eta ahalegin itzelak egin behar ditu ez agurtzeko. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 36. orr.
Jakingo bazenu zu ekiditen egon naizen denbora osoan zu topatzea zela benetan desiratzen nuena... Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 120. orr.
Beldur nion egunen batean Adela kalean topatu eta hizketan hasiko ginen orduari. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.
Goio topa nezakeela uste nuen, Kaiondoko auzoan bizi zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.
Baina, han zer topatuko, eta emaztea mirabe beltz batekin oheratua topatu ez zuen ba! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 13. orr.
Ez zuen nahi nehor topatu; ez zuen mintzatzeko gutiziarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.
Haren alarguna ere arras tristeturik topatu zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.
Kanpandorretik kalera jaistean emakume batzuk garrasika topatu nituen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 65. orr.
Agurtu egingo nuke, hain lekuz kanpo topatu ez banu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.
Zoazte, topa ezazue eta moztuiozue burua! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 227. orr.
Ez duzu beste inon topatzen zeure burua! Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.
Prismatiko batzuk ere topatu nituen, leiarrak apurturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.
Orain, kanpora irten behar zuten, topatzen zituzten arma guztiak hartuta. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 189. orr.
Geltokitik irtetean, zalgurdi mordo bat topatu genuen, zain. Txillardegi «Putzu», 1999 - 312. orr.
Bleeker kaleko 277.eko hauxe da topatu dudan ziberkaferik merkeena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Eta orain kontrol bat topatzen badugu, zer gertatuko da? Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 114. orr.
Gaua da, eta lo egiteko leku aproposa topatu dut itxita zirudien bulego huts batean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 19. orr.
Oraindik ere urre doi bat topa daitekeela pentsatu sinetsi nahi dut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 127. orr.
Harik eta beren sekretua topatzen dudan arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 227. orr.
Amak bizitza berri bat topatu zuen; aitzitik, aitak bere burua gainbehera ikusten zuen, eta osasun kaxkarrak ez zion batere laguntzen zulo hartatik irteten. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.
Non topa dezakek hau baino lan hoberik? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.
Harik eta beren sekretua topatzen dudan arte. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 227. orr.
Eduardo honek nor gogorarazten dion hausnartzen jarri izan da behin baino gehiagotan, baina gaur arte ez du erantzuna topatu. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 54. orr.
Baliabide egokia topatu zuten handik aurrera lana egoki egiteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.
Ez dut horren aztarnarik inon topatu ordea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 52. orr.
Anja, Carsten eta laurok horrelaxe topatu ginen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 305. orr.
Ez zen Raimundo Silva izan Maria Sara ohera eraman zuena, emakumeak ez zuen gizona, ezta ere, poliki bultzatu, bestela bezala hor topatu ziren, aurrena ohe ertzean eseririk, [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 345. orr.
Denbora guzti horretan, bere bide bera egiten ari den jendearekin topatuko da, atzetik etorri eta pasa egiten duten bikote gazteekin, [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.
Gero John saiatu zen, eta bainugela inguruan topatu zen Wendyrekin. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 65. orr.
Nire botila altxatu eta zuengatik egiten dut topa, zuekin ez nadin topa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 83. orr.
-Ikusi norekin topatu naizen -haren hatz luzeak nire andrea destatu zuen-. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
Eta zurrumurruekin topatu nintzenean sokak lehertu zitzaizkidanan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 85. orr.
-Topa dezagun Jeneralaren osasunaren alde! Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 15. orr.
-Topa dezagun zure alde, Ellie, gizon zuriaren zama garraiatzen duen emakume langilearen osasunaren alde. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.
aita topatu (4); arrastorik topatu (10); aurrez aurre topatu (5); azkenean topatu (7); bakarra topatu (5); berehala topatu (8); berri bat topatu (4); berria topatu (5); bertan topatu (7); bidean topatu (9); bizirik topatu (5)
egokia topatu (6); elkar topatu (8); emakume bat topatu (6); etxean topatu (8); goizean topatu (4); gorpua topatu (10); gorpua topatu dute (4); hantxe topatu (5); hara non topatu (4); hilda topatu (8); hilik topatu (13); hilik topatu zuten (7); horrela topatu (4); hutsik topatu (5)
itxita topatu (5); kalean topatu (8); lana topatu (9)
onik topatu (5); soilik topatu (4)
topatu ahal izateko (4); topatu arte (17); topatu ezean (5); topatu ezinik (7); topatu gabe (10); topatu ondoren (4); topatu orduko (4); topatu zituzten hilik (4); topatu zuen arte (6)
ugari topatu (4); zahar bat topatu (4); zaharra topatu (5); zerbait topatu (10)
berriro topatuko (5); bertan topatuko (5); topatuko nuelakoan (4); zer topatuko (13)
egokia topatzea (5); elkar topatzea (5); irtenbidea topatzea (4); topatzea espero (5)
elkar topatzeko (5); lana topatzeko (5); lekua topatzeko (5)
bidean topatzen (8); elkar topatzen (8); kalean topatzen (8)