Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fionnen zentzumenak sorgortzen hasita zeuden, hainbeste topa eta toparen eraginez. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 44. orr.
Munduko emakume guztien aldeko topa proposatu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.
Orain topa, eta gero zer gehiago? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.
Txanpaina, topak eta bertako musika eta dantzariak. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 72. orr.
Toparen ostean gustura edan zuen Mentxuk. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 70. orr.
Irakurleak aise igarriko zuenez, lehenbiziko topan Khersongo lurjabe berriaren osasunerako edan zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 223. orr.
Pasaiako badiako ur zikin horrekin bakarrik zen zilegi eta onargarria azken topa. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 216. orr.
Gora eskuak eta egin azken topa, baby. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 216. orr.
Pozarren hartzen omen zuen parte Romainek zubi baten itzalean edo plazaren bateko arkupetan eratzen ziren literatura eztabaida horietan, betiere aldian behin botilak altxatu eta idazle horren alde topak eginez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 196. orr.
Mutil onak ziren, baina mozkor porrokatuak, zientziari, kulturari eta aurrerabideari eginiko topa ugarien eraginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.
Orduan ikusi nuen, tabernaren izkina batean mahai batera eserita, eta baso bat ardo eskuan hartzen, don Roman bera, kale-jantzian eta irribarre txikia bere sudur txapalaren azpitik, topa keinua egiten zidala basoa goraturik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 19. orr.
-Uda luzea izan dezagun! -haren topa-hitzak, edariak eskuan izanda. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.
· Edari-topa egiteko garaian, honela esan zion erregeak Esterri: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 137. orr.
-Topa, bai -galdera Beatrizen begietan zintzilik sumatu du Imanolek. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 177. orr.
Topa nire maiteagatik! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 194. orr.
-Topa hire jabea berriro etor dakian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.
Ni, basoa eskuan, topa egiteko zain nengoen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.
Denak hurbildu zitzaizkion berriro, kopak eskuan eta topa eginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.
Barre karkara bat egin zuen, eta basoa gora altxatu, topa egiteko. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 63. orr.
Topa egin genuen seriotasun eta ospe handian. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 335. orr.
Topa egin eta edalontzia hustu nuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 87. orr.
Honatx, topa egin dezagun, gu guztion alde! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.
Banan-banan, denen alde egin genuen topa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.
-Egin dezagun topa eta edan dezagun hiruren alde. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 305. orr.
Zure osasun eta zorionaren alde egiten dut, beraz, topa. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 38. orr.
Mahaian zeuden guztiek, edalontziak altxatuta, topa egin zuten Mateo Xaharraren hirustaren alde. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 200. orr.
-Topa dagigun, beraz, iraultzaren osagarriari! -oihukatu zuen Zubiburuk, edalontzia altxatuz-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.
Are, Eduardo -erran zuen noizbait ere-, Anarekin mintzatu beharrekoez mintzatu eta hoa gero hire oporrengatik topa egitera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 289. orr.
Nire botila altxatu eta zuengatik egiten dut topa, zuekin ez nadin topa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 83. orr.
Gora eskuak eta egin azken topa, baby. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 216. orr.
alde topa egin (7); egin dezagun topa (8); egin genuen topa (3); egin zuten topa (4); independentzian topa (6)
topa egin (69); topa egin dezagun (9); topa egin zuten (14); topa eginez (5); topa egingo (5); topa egingo dugu (3); topa egitea (4); topa egiteko (20); topa egiten (11); topa egitera (4)