Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inoiz idatzitako nobela handienen zerrenda guztietan dago top ten-ean, lehen hamarretan. Berria - Kultura 2004-06-16
Errugbia: Top 16 delakoan baditugu hiru talde departamenduan. Herria 2004-09-16
Baionak Castresi egingo dio bisita etzi, Frantziako Top 14 Ligako 25. saioan, azken-aurrenekoan. Berria - Kirola 2006-05-10
Bietarik bat egonen da segurki Top 14 delakoan, bertzeak beharko du irabazi bigarren maileko talde baten kontra. Herria 2005-05-19
Parisen da dagoeneko Miarritze Top 8ko lehen partida jokatzeko Stade Françaisen aurka. Berria - Kirola 2004-05-07
Euroligako Top 16ko bosgarren jardunaldia bukatuta, sei taldek lortu dute final-laurdenak jokatzeko txartela. Berria - Kirola 2006-03-25
Kopa eta Top 16 gertu, Tauk ordurako orain arte erakutsitako arazoak konpondu behar ditu azkar. Berria - Kirola 2006-01-25
Neure buruari galdetu nion zergatik egiten ote zidaten hain zirrara erotiko gutxia nire aurretik bikiniaren topik gabe pasatzen ziren emakumeek. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 151. orr.
Kontxa eta Ondarretan, aldiz, top-less-a aspalditik dago onartuta, baina biluzik ez, ezta urrik emanik ere ez. Berria - Euskal Herria 2006-05-03
Aurora topless dantzaria izana zen Queens-en. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.
Giulianiren ideia izan zen, adibidez, eskola, eta elizetatik gertuko sex-shop eta top-less lokalak itxiaraztea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 28. orr.
Edozein top-less lokaletan, hogeita bost dolarren truke magalean dantza egingo dizu Louisianako unibertsitate publikoan geografia ikasten duen oilanda batek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 155. orr.
Gonbidatuen artean Zubin Mehta, Tony Blair-en emaztea eta Europa Ekialdeko tenislari ospetsu bat, kokainaz lepo eta Versaceren top model hankaluze baten besotik agertu zena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 175. orr.
'Top modelen' sindromea! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 31. orr.
Ez nintzen sekula top-model moldean itxuratu, baina itsusia nintzela entzutea ez zitzaidan agradatzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 11. orr.
Biek ala biek top model karrozeria luzitzen zuten, Andromeda galaxiako biotiporik ederrena. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 101. orr.
· irud/hed Bilbo «top model bihurtu» nahi dutela salatu du, eta «Guggenheim museoaren erraldoikeriaren itzalpean» bizi direnei buruz idatzi. Berria - Kultura 2004-05-29