Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tonuerdi (orobat tonu-erdi) iz tonu baten interbaloaren erdia.

Etenaldi ttiki bat, okerreko tonuerdi bat: aditu nuen, belarri ona dut musikarako.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Berriz tonuerdi okerreko hori, mi bemol bat pentagramatik behera eroria.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Entzumen arrunteko pertsona bat gai da milatik hiruko maiztasun-aldaketa bat detektatzeko maiztasun-eskalaren parterik handienean: tonuerdi baten hogeirenari dagokiona, gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.

Musika berbera idatzi izan balu bezala da, nahiz eta nota guztiak tonu-erdi beherago idatzi. Bi tonu eta tonuerdi batez osatzen da tetrakordioa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 300. orr.

Tetrakordio kromatikoak bi tonuerdi ditu elkarren jarraian, eta hirugarren bitartean hiru tonuerdi ditu; tetrakordio diatonikoak bi tonu ditu elkarren jarraian, eta hirugarren tonuerdiarekin bukaera ematen zaio tetrakordioari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Adibidez parhypatek, hypatetik tonuerdi baten erdiko tartea duenak harmonikoan, tonuerdiko tartea du modulazio kromatikora aldatzen denean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tonuerdiko tartea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus