Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tonu (orobat tono g.er.) 1 iz ahotsaren garaiera; hizketaldaren estiloaren nolakotasuna.

Zenbakia errepikatzen zuen tonu guztietan, gero eta ahots zoliagoz, eskala bitxi gorabeheratsu bati jarraituz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

Berehala kokoteko bat emanda belarrira egin zidan berba, tonua jaitsi barik: [...].  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 136. orr.

Raxoiren kritiken tonua igoz joan zen.  Berria - Harian   2005-05-12

Beharbada, bere umorea zakarragoa da nirea baino, eta bere tonua autoritarioagoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.

Monaren jokabide eta tonuagatik egoera arriskutsua zela ohartu nintzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 54. orr.

Tonua apaldu zuen gero-: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.

Izan ere, tonuak traizionatu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 147. orr.

Ahotsaren tonua zertxobait ilunduta hasi baitzen mintzatzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

-Ez dakit tonu hori atsegin zaidan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

-Garrantzia dutenak hitzak dira, ez tonua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.

Hitzak ez zituen ulertu, tonua zen inporta zuena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Hemen eztabaigarria gertatzen dena ez da gauza bera, baizik tonua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 256. orr.

Guk biok emakume batek baino gehiago iraun diagu -jarraitzen du isil-kontuetako tonuan-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 225. orr.

-Zoriontsu izatearen ezina deskribatzeko idazten duzu. -Utzi zuen Elizabethek esaldia airean, bere hitzei kontu-eskatzearen tonua iradoki zezakeen ukitu oro kentzen ahalegindu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 73. orr.

Ez nuen etortzeko asmorik -esan zuen Teresak tonua aldatuz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Adorerik ez dago bere tonuan.     «Bizia lo», 2003 - 141. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tonu altuan barre gogotik egiten zuela zetorren, eskaileretan Gabrieli kontatu zion kontu batengatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

Tonu lasaia hartu zuen, konfidentziala: "Gauza bat esan behar didak aurrena, David".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 175. orr.

Gerra guztiak hasten dira gaizki eta gaizki amaitzen, erantzun zidan aitak, nik baino tonu apalagoan, eztabaida saihesteko ahalegin nabarian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 26. orr.

Ministroa ongi kalkulaturiko tonu aseptikoaz mintzatu zen oraingoan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 117. orr.

Kafearen mikatzak tonu indartsuagoan berba egiteko adorea eman zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 35. orr.

Aitak kentzeko erregutu zidan, oso tonu serioan baina ahotsa batere altxatu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

Angelo?, hark, estualdian dagoen baten tonu kezkatsuan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 202. orr.

Willemek ere xuxurlaka erantzun zion, baina lehengo irriño beraz disimulaturik bere hitzen tonu errietatsua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

Seme, ez zaitez politikan sar, gaineratu zuen gero erreguzko tonuan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 23. orr.

-Geldi, Fionn! -oihu egin zuen Cumhailek, eta bere premiazko tonua, zorionez, semearen gogo lausoturaino iritsi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Militarrak hizketan jarraitu zuen, tonu mehatxuzkoan beti ere eta nazka emango banio bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

Matxismo puntu bat ere bazuen galderaren tonu harridurazkoak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 132. orr.

Raimundo Silvak zalantzak ditu, ez daki besteak erabili duen tonu oldarkorrarekin erantzun behar duen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.

Tonu beti berdinean mintzatu zen, limurtzeko edo iradokitzeko modulaziorik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 307. orr.

Gerrari buruz hasi zen, orokorrean, Josebaren aitak erabilitako tonu berean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bekainaren bihurdura bat, ahots baten tonu-gorabeherak, keinu bitxi berezi bat...  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Naturak berak behartzen ditu ahots-tonu lodiagoa erabiltzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.

Doktoreak, inolako kolore berezirik gabeko ahots-tonu berezkoaz, ahots-tonu nahita neutroaz, ahoskatu zituen lau hitzak bezain sinpleaz, hau esan zuen [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 130. orr.

Gero, neska liluratu zuen hizketa-tonu eztia erabiliz, eta N.-rengana hurbilduz-: utzidazu azken musua ematen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.

Hitz-jario koipetsuak ez zion ezer berezirik iradoki, ezta itxaropen bidean jarri ere, hizkera tonu berezia izan arren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 84. orr.

-Berba egiteko daukazun fraile tonu hori oso egokia da loan astiro erortzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 120. orr.

Nik txosten-tonu berberaz erantzuten nien.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

Broma tonua baliatuko zitzaidalakoan egin nuen galdera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

Elkarrizketa-tonu atseginean egin zuen galdera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 88. orr.

Gustatzen zaiola aldarrikapen-tonu hori, "itxaropen horrexek gartzen gaitu" eta abar.     «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.

Aitak eta amak gaitzespen tonuan hitz egiten zioten beti elkarri, baita elkarrenganako kezka azaltzen zutenean ere.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.

Zer gura duk egitea? -ironi tonuaz saiatu zen Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 58. orr.

Belarrira eta ahapeka hitz egin nion, inork entzuteko beldurrez baino, erregu-tonu egoki baten bila.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Kantari hasi zen erabateko poztasun tonu batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

· Kargu hartze tonua igarri zion Antoniari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 19. orr.

Josuk adar jotze tonuari eutsi zion.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 38. orr.

5 (testuez mintzatuz)

Lehenengo lerro horiek markatzen dutelako ez liburuaren segida baina bai liburuaren estiloa -tonua, bestela esanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 63. orr.

Gertaerak gertaera, ni kronikaren tonuak nau kezkatzen, ordea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Poemen tonu malenkoniazkoagatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.

Ortega-ren tonu epiko inperial eta erretorika martzialak aztertzaile literario baten gozamena egin lezake.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 235. orr.

Tonu errea eta zitala egotzi dio zenbaitek liburu horri, baina tonuak tonu, makina bat "egia berdadero" esaten dira bertan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 20. orr.

La asesina ilustrada-ren bigarren (edo lehenengo) istorioak kontatzen dizkigu, tonu autobiografikoan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 134. orr.

Detektibeei hain gogoko zaien tonu sasi-zientifikoan idatzia zegoen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Pasarte hura ez zen 100 metrotik hartua, eta ez zuen hasierako testuen tonu pastel turistikoaren antzik ere batere.     «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.

5a (testuez mintzatuz, hitz elkartuetan)

Hizkuntza-ereduaren aldetik, batu estandarra eta koherentzia hausteke, tonu-joko askotarikoak islatzen saiatu da itzultzailea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.

Tonu-giroz ezin hobeto zetorkidana, testua halako tremendismo batez janzteko...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

Stendhalen obra guztien arteko antza eta tonu-unitatea argitzeko balio omen du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 112. orr.

Zenbat genero, zenbat bide desberdin, zenbat tonu-aniztasun eta alberdaniazko proposamen, Calvinorena bezalako literatur bizitza laburrean!  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 111. orr.

· Pasarte batzuek halako tonu liriko jaso bat zutela, eta beste batzuetan, berriz, propaganda tonua, turistentzako foiletoetako erretorika pastelero horrekin.     «Kuskue tanden», 2004 - 66. orr.

6 bi musika-nota hurrenez hurrenekoen arteko bitartea, mi-fa eta si-do-ren artekoa izan ezik.

Modulazio harmonikoak bi tonu ditu tetrakordioan, eta bi diesi edo tonu-laurden.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Diesia tonuaren laurdena da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Beraz, tonu, tonuerdi eta tetrakordioen bitarteen arabera banatu eta jarri ditu naturak ahotsarentzako mugak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Modulazio kromatikoak, bere tonuen grazia fin eta moduluen ugaritasunagatik, askoz ere atsegin gozoagoa ematen du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

7 tonalitatea.

Sakabik tonu zailetan, sostenidoetan-eta jotzen duenean, ez du urruti txistularien eskola.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 51. orr.

Melodikan, tonu naturalean afinaturik baitzegoen, re bilatu, eta harriak burdinan ateratako nota bera jotzen zuela baieztatu nuen, harriturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

Tonu-aldaketa noiz iritsiko beldurrez egiten nuen piezan aurrera; artega, ez nintzen kontzentratzen partituran.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.

Onik gainditzen dut melodiaren protagonismoa eskuin eskutik ezkerrera aldatzen den ataka, garbi-garbi ateratzen zait segidako tonu-aldaketa ere, eta, noten trostaren zatiaren ondoren, azken konpasek behar duten trenpuaz amaitzen dut pieza.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.

Beti hala ezagutu izan dugu hori, eta plazetan gizonezko eta emakumezko hasi garenetik, are handiagoa da tonu-desberdintasuna.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 121. orr.

8 (musikan modu-ren ordez)

Tonu minorrak maite ebazan, delikauagoa zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 92. orr.

Polka musika hasi da, tonu minorrean, ahul, urruntasunean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 178. orr.

Ondoren, polka tonu maiorrera igaro da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 178. orr.

9 koloreez mintzatuz, maila edo ñabarduna.

Baina kolorea, esan gabe doa, tonua ere bada.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 112. orr.

Larruaren tonua, begien eta ilearen kolorea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.

Esne urtsuaren tonua ematen dio ilargiak mendi hegal zabalari.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Haragi gordinek konfituraren tonu arrosa hartzen baitzuten, akuarela baten antzo.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Begiek aurpegiari damaioten tonu aldaketa egunotan lurrak ageri duenaren intentsitate beretsukoa da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Oso tonu pastel berezia zuen, beix eta horiaren artekoa eta oso distiratsua zen, baina deigarria izan gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

[Zapatak] urdin argiak ziren, oso politak, nik inoiz ikusi gabeko pastel tonu batekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

10 (izenondoekin)

Tonu leun-leunak ziren, horiak eta berdeak batez ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Argi kulunkaria zen, aldatzen zihoazen tonu urdinxka eta gorrixkazkoa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 151. orr.

Arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua, tonu bitxi zoragarriekin margotua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Apiril heze eta gris hau, zeinean eguzkiaren txinpartak, batzuetan, argiari tonu latz bat ematen baitio, diamante leun eta itxia bailitzan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.

Iduneko zuriak tonu egokia ematen zien masailei, eta satenezko gorbata urdinak tonu egokia ematen zion idunekoari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.

Koadroaren tonu gordinenak marguldu egin ditu denboraren gurpilak, baina ez ezabatu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.

Harrizko etxeetako pintura horiak biziki minberatzen zituen begiak, eta zurezkoen kolore grisak apaltasunez agertzen zituen bere tonu ilunak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

11 gorputzaren edo ehun organiko baten kemen egoera.

Muskulu horiek tonua galtzen badute (gaixotasun batengatik, adin handiagatik edo inguruko ehunen tentsioagatik), maskuriaren kontrola galtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

12 tonu erdi ik tonuerdi.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus