Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tontsura (orobat tonsura) 1 iz zenbait elizgizonek buru gainean daramaren ile moztuzko koroa; ile mozte hori egiten zen elizkizuna.
Tontsura edo hile-mozte honek kleriko bihurtzen zituen, hau da, agintari zibilen eskumenetik ateratzen zituen eta Elizaren babespean jartzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.
Nola ilea moztu, tontsura egiteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.
Jainkoaren zerbitzariaren lagun ziren anaia laiko guztiei tontsura txiki batzuk egiteko agindu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.
Joan kardinalak, anaientzat zuen debozioagatik, hamabi anaiei elizgizonen tontsura emanarazi zien. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 480. orr.