Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tontotu, tonto(tu), tontotzen 1 da/du ad tonto bihurtu, ergeldu.

Tontotu haiz ala?  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 13. orr.

-Tontotu egin al zarete?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 22. orr.

Ezin nuen ezertan taxuz pentsatu, tontotuta nengoen kolpearekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 122. orr.

Flotatzen ari nintzen, nonahitik batera sartzen zitzaizkidan lanbro argitsuek tontoturik nengoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Gure lana ez da izan behar gaixoa tontotzea, bere burua zulotik ateratzeko tresna arrazionalak eskaintzea baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Kolpe larregi jaso zituen, jasan ahal zituenak baino gehiago, eta haietako batzuek erdi tontotuta utzi zuten, beste askori gertatu bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.

Sukarra lotu zitzaion eta hiru bat aste bai lo ez lo ohetik jaiki gabe eman zituen zentzua tontoturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Infernuko esklabo gogortua nintzen ordurako, eta hala ere [...] Golubtxik deitzearen sufrimendua, jasan nuen umilazioa, Krapotkin bihurtzeko irrika ziren nire baliabide bakarra nire bizitza itsutu eta tontotu hartan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus