Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tontortxo 1 iz tontor txikia.

Herrixka, errekaren gaineko tontortxo batean, metro erdiko altuerako harresi batez inguratuta zegoen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 133. orr.

Ikustekoa zen aita, tontortxo baten aurrean zut, satorra noiz hasiko lur azpian mugitzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Lurralde hartan zorua tontortxo eta zulo zen dena, eta gizon hura bizkarrean eramatea zen bide bakarra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 182. orr.

Emakume bat dago hondartzan, urak hondarretan egin duen tontortxo batean eserita.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 61. orr.

Sukaldeko harraskan kristalezko tontortxo bat ageri da, plater zikinez osatua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 97. orr.

Samuel ezpalak pilatzen hasi zen sukaldearen erdian, tontortxo bat eginik errauts-meta baten inguruan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

2 azukreaz mintzatuz, koskortxoa.

Balantzaren platerean jadanik osatua duen azukre tontortxoaren gainera azukre jausi fin fina ari da botatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus