Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tontortu, tontor(tu), tontortzen 1 du ad tontorrera eraman
Horixe da mendizale jonkitu edo mendigoizale puntarengoaren karrera, heriotzaren mugetarainoko jolas zoro batek koroatzen eta tontortzen duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.
2 da/du ad gainezka bete.
Munduko zientzia eta jakinduria guztia tontortuta zegoen Dembaren mahaian, eta bastioi haren atzean desagertuta zegoen estudiantea. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.
Goizalde oroz herria ikaran hasten duk orgak iragatean; bazter guztietatik zatozak, kresalez, artaburuz, para-belarrez tontorturik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 70. orr.