Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tontor 1 iz gailurra, goragunea.

Hura Aralar mendia, eta, harako tontor hura, Txindoki.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 136. orr.

Adarra eta Onddi tontorrak atzealdean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 45. orr.

Ostera ibiltzen hasi ziren eta berehala tontor baten magalak igotzeari ekin zioten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Elurra ari du gailurraren tontorrean, elurra ari hegian, elurra ari du teilatuan eta larrainean...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Tontorra, mendiari bueltak emanez lortzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Goiko lepora 15:00ak baino lehenago iritsi ginen eta handik tontorrera ordubete inguru kalkulatu genuen.  Berria - Kirola   2004-08-03

Tontorrik garaienetara eta basarterik itxienetara heldu naiz.      - 0. orr.

Leihotik, hegoaldera begira, Jurramendiren tontor elurtua ikusi dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 257. orr.

Oso erraz igo gintezke hortik Artxuriko tontorrera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

Karakorum mendietako tontor betizuriez inguraturik gaude.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 163. orr.

Muinoaren tontorrean, hiru lagun zeuden basoko borrokaren gorabeherak ikusteko ahaleginak egiten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 11. orr.

Gau bat Larrun mendiko tontorrean eman nahi omen dik, aterperik batere gabe, indarrak horrela hartzeko nonbait.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 377. orr.

Gora eta behera uneoro, baina tontor pikorik gabe.  Berria - Kirola   2004-07-13

Hegoaldeko erdi partea tontor nabarmenik gabeko mendizerra artez batek ixten zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 137. orr.

Hiri txiki ikusgarri bat ageri zen, tontor apal batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.

Une hartan tontor leun bat gainditzen ari ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 21. orr.

Neure gudu-gurdien oldarrez mendi-gailurretara igo naiz, Libanoko tontor hurbilgaitzetara.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,23

Arrosako zolatik Hazparneko tontor eta ezpondetara doan bidean.  Berria - Kultura   2004-03-14

Beraien aurrean [...] berrogei metro altuera izango zuen tontor arrokatsu bat altxatzen zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 136. orr.

Tontor garaiak atzean utzi eta beste haran batera jaitsi ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 188. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harkaitzetan bizi da eta babesten, haitz-tontorrean du bere gotorlekua. Harkaitz-tontorrera igoarazirik, amildu egin zituzten handik. Muino-tontor eta mendi-gailurretan.  Elizen arteko biblia   Jb 39,28

Eskolako lagun batzuk muino tontor batean geunden paisaiari begira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 85. orr.

Aspaldian agertuak zitzaizkigun, mendi tontor pelatuaren gainean, gazteluaren harresiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.

Maiatz hastapeneko larunbat goiz hartan, bazuen bi oren, mendi tontorrez tontor genbiltzala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

3 irud/hed

Bularren bi tontor txikiak esku batez elkarrengana hurbildurik, keinu lizun bat egin zidan beste eskuaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

Baina iruzurra ez da hor geratzen, eta, sindikatuen irudiko, ikusten dena izozmendiaren tontorra baino ez da.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Hankekin zarta hotsa eginez joan zen atzeraino, elurrezko tontor bat zeukan pilaraino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 248. orr.

Alasak, jantzi-armairuak, jantzitokiak, gainezka zeuden guztiak jantziz eta arropa xuriz: lisatuak, tolestuak, tontor erregularretan ordenatuak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

4 (irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Munstrotzar ikaragarri baten lerdea zirudien olatu-tontorretako bitsak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Hurrengo egunean ababorretik bi izotz tontor ikusiko dira itsaso ilun samarrean, lehenengo iceberg biak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Izotz tontorraren alde ezkutua, izotzaren urpeko partea, baxura, altura bider bederatzi da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.

Ez zituen biltegia, egur-pilak, ikatz-tontorrak bata bestearengandik bereizten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 162. orr.

Jack zaharrak txingarrak kartoi puska batekin elkarrengana bildu eta ikatz-tontor gorituaren gainean zabaldu zituen zuhurki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

Tarteka ikusten ziren kare-tontor handiek zein enbor zerratu gabeek eta ohol ondo pilatuek hiri-inguruko mehatze eta basoen aberastasunak iradokitzen zituzten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Hilarri guztien atzealdean begiratu genuen, zuhaitz tontor bakoitzean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus