Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ez esan tontakeriarik -bota zuen azkenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 276. orr.
Luzaro gabe damutuko zitzaidan tontakeria egitera nindoala pentsatu nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.
Ez ezak, gero, dena hondatu, tontakeriak eginez: gu, komunistok, ez gaituk alproja jendea. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 111. orr.
Gutunetan tontakeria gutxiago idazteko eskatu zion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 139. orr.
Ainhoak tontakeriarik ez pentsatzeko eskatzen zion. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 100. orr.
-Hasi al zara umeei buruan tontakeriak sartzen? Jon Maia «Riomundo», 2005 - 139. orr.
Tontakeria bat litzateke. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.
-Hori tontakeria bat da -esan nuen-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 54. orr.
Badakit tontakeria dela galdetzea ere, baina zuk ez zenuen ba ikusiko? Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 94. orr.
Horiek guztiak deus egiteko ez dutenen tontakeriak dira. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.
Gu denak beste mende batekoak gara, ez da egia, bi mendetakoak gara, zer tontakeria. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.
Begiratu zer tontakeriak irakurtzen dituen gure Beppino honek! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.
Nik ez dut tontakeria horietan sinesten, baina argi-efektua atsegin zaidala aitortu behar dut. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.
Amorratu egiten naute emakumeen tontakeria horiek. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 273. orr.
-Nahikoa da, Mentxu, ez nago tontakerietarako. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 108. orr.
Zuei aspaldi pasatu zitzaizuen estudiante gazteekin tontakerietan ibiltzeko sasoia. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 21. orr.
-Tontakeriarik ez gero, e! Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 37. orr.
-Tira, tira, tontakeriak -moztu zion oraingoan don Evaristok. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 143. orr.
tontakeria asko (3); tontakeria bat da (3); tontakeria dela (7); tontakeria hutsa (4); tontakeria izan (3)