Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauero, makilajea aurpegitik kentzeko esnea eta poroak ixteko tonikoa. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 31. orr.
Gure ostatura bidean, bidaiek bertute tonikoa eta bizkorgarria dutela otu zitzaidan; ohiko lekuetatik urrundu orduko, bizitza intelektuala gobernatzen omen duten neuronak esnatu eta lanean hasten direla. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 141. orr.
Batek gogoan zeukan hantxe prestatutako tonikoa, senide bat sendatu zuena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.
Tira, ordezkorik nahi ez baduzu, proba ezazu arratoientzako toniko hau -esan zion sorginak, eskua salmahaiaren azpira sartu eta botilatxo gorri bat ateraz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 53. orr.
Arratoi-tonikoa eman behar diot Scabbersi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 204. orr.
arratoi tonikoa (4)