Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tonika1 1 iz kininarekin egiten den edari gasduna, apur bat mikatza.

Garagardoa harentzat eta tonika niretzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

Poliki, eskua luzatu zuen tonika hartzeko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Gorputzak ginebra eskatzen zidan beti, baina tonika bat edaten ari nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Di-da batean izotz puskak bota eta beste di-da batean ginebra eta tonika.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 77. orr.

Tonikak lagundutako ginebra desagertu eta edalontzi hutsak hasi ziren ilunpeko mahaia betetzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 130. orr.

Ondoren tonika osoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 72. orr.

Edalontziko azken tonika tantak edan nituen, horma urtuarekin nahasteka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

2 tonika erdi (orobat tonikerdi)

Tonika erdi bat eskatu dut.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 20. orr.

Tripetatik ezongi samar gabiltzala eta, zenbat aldiz ez dugu hartu tonikerdi bat jinebra ttanta batekin, edo kopatto bete jinebra huts, zorioneko edari hori [...]?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gin tonik (7)

gin tonika (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus