Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tonbola 1 iz zozketa publikoa, hainbat opari zozketatzen direna; delako zozketak egiten diren tokia.

Tonbolan irabazitako panpina, haren jantzi distiratsua nire ohe gainean zabalduta.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 55. orr.

Arropa salmentak, tonbolako txartelak, janari eta edariak hartzeko txartelak...  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Karia hortarat antolatua den tonbola edo zozketaren txartelak salgai dira.  Herria   2002-07-25

Gazte asanbladen materialarekin tonbola egingo da.  Berria - Harian   2006-05-07

Kontseiluak iaz martxan jarritako Euskal Tonbolaren etekina nabarmendu du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

2 irud/hed

Heriotzaren tonbola esan dio Etxerat-ek preso sakabanatuek bizi duten errealitateari.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Bizitza, esaten den bezala, tonbola bat da, baina ez argiztatua eta koloretsua, iluna eta beltza baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.

Zergatik esan zenuen, Berardo adiskidea, bizitza tonbola itsusi, makur eta jasanezin bat zela?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus