Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oker handirik gabe esan liteke gaurko trikitilari gehienek hiru tonalitate besterik ez dituztela erabiltzen. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.
Etxeberria nafarrak bertsoei jarri dien musika eklektikoa da [...] tonalitatean oinarritua baina expresionismoaren, Erdi Aroko musikaren, euskal musikaren edo jazzaren ekarpenekin. Berria - Kultura 2004-07-21
Irlandar tonalitate zaharrean abestua ematen zuen abestiak, eta abeslariak zalantzakor zirudien bai letran eta bai ahotsean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 313. orr.
Oso ondo jabetzen zen zein zen esku artean zuen tresnaren herrena, tonalitate guztietara bajuekin ez iristea, alegia. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.
Tonalitateagatik bereizten jakiteko nola egin ote den tiroa, errepikapen-pistola batekin ala danbor-errebolber batekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.
Hiru kanaberarekin egiten da [‘launeddas´-a]: handienak tonalitatea ematen dio, eta beste biekin notak egiten dira. Berria - Kultura 2004-06-06
Sabaiaren paletan kolore primarioak milaka tonalitate sortzeko nahastu bezala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 159. orr.