Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tonaka 1 adlag tona neurri hartuz; kopuru handian.

Zaborra tonaka sortzen duen gizarte batean, zakarrontzira bota da objektuen lirika.  Berria - Kultura   2006-04-09

Gatza tonaka erabiltzen da elurra eta izotza urtzeko.  Berria - Harian   2005-12-07

Euskal ontziek tonaka ekartzen dute [berdela], eta saldu ezean, hozkailu erraldoietan gorde behar.  Berria - Harian   2005-08-21

Postalak bidali, postalak tonaka.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

2 (zenbaketetan, neurtzen denaren ezkerrean)

Tonaka labore, fruitu eta ortuari ekoizten eta gordetzen zen, eta ez zegoen ehizara irten beharrik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 276. orr.

Europak -eta batez ere Frantziak- ehun mila tonaka oilaskoki izoztua helarazten du Afrikarat.  Herria   2004-10-21

Goizero geneukan postontzia tonaka foiletoz gainezka.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 36. orr.

Handik gutira, miliunka tonaka zarama zen hartaratua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 27. orr.

Punta-puntako teknologiaz egindako tonaka segurtasun tresna ezarri dituzte han.  Berria - Harian   2006-03-01

Eutsi egiten zion eta hainbeste zegoen, tonaka eta tonaka existentzia, mugarik gabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus