Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamabi hektarea hartan bildutako pilo bat arto, tomate, tipula, lusagar eta babarrun jana nago ni. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 43. orr.
Aitak ur-txorrota irekitzen du tomateak garbitzeko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.
Amak Amerikatik bidalitako haziak dituela aitortu zion gero: guayaba, arbolako tomatea eta abar. Berria - Harian 2005-05-26
Arrainik ez, beraz; haragi egosia tomate eta piperrekin. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.
Haragi egosia tomatearekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.
Entsalada mistoa eta atuna tomateaz aukeratu genuen, eta edateko, sagardoa. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.
Tomate frijituz egindako espagetiak atera zituen mahaira. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 39. orr.
Gazta, ogia, olibak, ardoa, beren baratzeko tomate kontserbakoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.
Tomate berezi batzuk sorraraz ditzakegula gure baratzeetan, ondu ondoren denbora askoz ere luzeagoa beharko dutenak usteltzeko. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.
Gorri-gorri eginda nengoen, tomatea bezain gorri. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 158. orr.
Tomate bat bezala jarriko nintzen edo, irribarre eginez zera xuxurlatu baitzidan: [...]. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.
Osaba Kamil, tomate heldu bat irudi, barreka hasi zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 142. orr.
Porruak, azenarioak eta entsaladarako letxuga-tomateak plastikozko poltsa batean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.
3 metro goratasuneko tomate ondoa. Herria 2004-07-29
Bederatzi metroko tomate landarea, non eta EHUren esperientzia gelen eraikinean. Berria - Kultura 2004-12-31
Naturarik ederrenaren erdian eta baratze ederrenaren erdian, aldakaraino iristen zaizkizun tomate sailen erdian. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 95. orr.
Bidearen erdian tomate-pote pitzatu bat alde batetik bestera zebilen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.
300 gramoko tomate-potea handiegia dela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 42. orr.
Perrexilez zipriztindutako tomate-erretilu bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.
Ez dago tomate-zopa beroa bezalakorik gau hotzetarako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.
Patata eta itsaskien salda apartsua, tomate konfiturazko ohantze baten gainean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.
Tomate-zuztarrak, zabor-poltsara. Tomate azala bezain gorri zeukan matrail buelta. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 53. orr.
Ondo nagoela frogatzeko, tomate-xerra bat ahoratzen dut. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.
Txipiroi erre puskak eta tomate zati gorriminak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Tomate puskak, ahoratutakoan bezain oso. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.
Mahai-oihalera ardo-zipriztinak eta espagetien tomate-izpiak isuriak ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.
Dilistak, azenarioa, tipula eta tomate buru bat zatitan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 195. orr.
Arloteak lepoa makurtu zuen, alkandoran tomate orbana bilatzen duenaren interes hotzarekin. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.
Ni ez nauk aurkarien aurpegira tomate-jaurtika ibiltzen den doilorkume bat! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 195. orr.
Mahai gainean zeukan tomate frijitu potea. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 66. orr.
Tomate-saltsa botila bat beira xehatuzko uhinen gainean zabukatzen zen, batetik bestera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.
Tomate-zopa zale amorratua nauzu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.
Hogei pitxer tomate, bost kilo olo maluta eta lau kilo arroz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.
2.153.000 kilo tomate saldu ziren iaz eta 1.138.094 Gernikako Piper dozena. Berria - Ekonomia 2004-05-14
Gauza bat da hamar mila pote tomate merkaturatzea, eta besterik da dozenaka batzuk saltzea herriko plazan. Berria - Ekonomia 2004-04-21
tomate ederrak (3); tomate landarea (3); tomate puskak (3); tomate saltsa (4); tomate xerra (4); tomate zopa (5)