Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraunak ere toletetan estropuekin lotuta jartzen dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.
Bartolomek arraunak toletan lotu zituen, niri begirik kendu barik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 308. orr.
Eta toleta, eta broga, eta estropua, eta tosta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.
Lituanian eginiko arraunak dituzte tolete eta estrapuen artean. Berria - Kirola 2004-09-10
Ziabogan istriborreko arraunlariek bogatu egiten dute, eta ababorreko lehen hirurek ziatu, euren gorputza toletetara gerturatu, traineruak buelta har ez dezan. Berria - Kirola 2004-07-28
Alde banatako kareletako toletetara loturik zeuden espartzuzko bela-sokak lasaitzen ari zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.
"Tximista" margotzea besterik ez zuen falta uretarako, tolete berriak ipintzen ikusia zuen bezperan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.