Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Banan-banan arropak erantzi eta kontu handiz tolestatu ditu belar gainean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.
Mapa tolestatu zuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.
Mutilak egunkaria erosi, beso azpian tolestatu eta ate birakaria bultzatu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.
Bitan tolestatua zegoen eta karratua zen: hogeita bost zentimetro luze eta beste hainbeste zabal. Elizen arteko biblia Ir 39,9
Josi zapiak elkarri, bost alde batetik eta sei bestetik; seigarren zapia tolestaturik jarriko duzu oihal-etxolaren aurrealdean. Elizen arteko biblia Ir 26,9
Tximeletak [...] tente tolestatzen dituzte euren hegoak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 217. orr.
Baita [...] burdinazko ohe bat ere, bi zatitan tolestatua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.
Zergatik zaude besoak tolestaturik? Elizen arteko biblia Sal 74,11
Neskatoa etzanda zegoen, belaunak kokotseraino tolestaturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.
Bat-batean, gorputza tolestatu eta jauzi arin bat egin du. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 40. orr.
Ondoren, arrazoi hori 10/8 silabatako neurrira tolestatu zuen. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 103. orr.
Bertsoaren bukaerako arrazoia pentsatu, arrazoi hori hitzetara tolestatu neurriaren arabera. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 15. orr.
Gutxi-gehiago, eskarmentudun bertsolariak, azken arrazoia pentsatu eta tolestatzearekin, esaldiari errima-hitz menperagarri batez amaituko den egitura emango dio. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 16. orr.
Armairua zabaldu eta, karpeta askoren azpitik, paper tolestatu bat atera zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.
Eskuzapi tolestatua magaletik hartuz eskua gora altxatu eta mahaiaren gainean kolpe lehor bat jotzen ikusi nuen, edalontziak dantzan jarriz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.