Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama ohe tolesgarrian dago eserita, irakurtzen, josten, puntu egiten edo ikasten, une horretan zer egin behar den, hartan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Ohe bakarra baitzegoen apartamentuan, tolesgarria, egongelako bazter batean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 70. orr.
Bazter batean zegoen zurezko aulki tolesgarri horietako bat seinalatu dit. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 200. orr.
Jerry eta Bill patioan zeuden, aulki tolesgarrietan eserita, garagardoa edaten eta atseden hartzen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.
Van Daan jaunak ez zekarren pixontzirik, baina bai tea hartzeko mahai tolesgarri bat besapean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 42. orr.
Zerbitzaria gelan sartu zen, libre zeukan eskuaz gurditxo tolesgarri bat herrestan zeramala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 120. orr.
Ate tolesgarri baten bitartez, gela estu bat ere baliatu dute, bertan telebista, mahaia eta sofa luze bat egokitzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 122. orr.
Badaezpada aterki tolesgarria sartu dut makutoan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 197. orr.
Baita kobrezko teleskopio tolesgarri bat ere. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 77. orr.
Behealde hartan pistaren bat zain bageneuka bezala ari ginen jaisten, eta ni aurpegia leihoari itsatsita, azkeneko momentura arte ez baitira ikusi ere egiten pistok, balazta tolesgarriak jadanik aterata daudenean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.
Matanzasen eta Juaristiren ostean, lekuko izan zen ertzain batek eta martxaren atestatua egin zuen beste batek deklaratu zuten, holtz tolesgarri baten atzean. Berria - Euskal Herria 2004-09-15
XVII. mendeko sortzaile Juan Correaren Munduko lau kontinenteak holtz tolesgarriarekin egingo du topo ikusleak Mexiko kolonialeko artearen aretora sartzean. Berria - Kultura 2004-06-18
aulki tolesgarri (4)
ate tolesgarriak (3)