Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohartzen da zein diren beraren alderik sendoenak: kontzentrazioa, pentsamendu-intentsitatea, ziurtasuna, tinkotasuna, itxurakeriarako gaitasunik eza, tolesgabetasuna, zintzotasuna. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.
Neska batek behar duen xarma nagusia falta zuen: tolesgabetasuna, bakuntasuna, xalotasuna. Bai, nik banian zerbait [...], tolesgabetasuna nian, jendea armarik gabe uzten zuen berezko zintzotasuna. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.
Inuzentzia edo tolesgabetasun moduko hori ez zen zintzotasunetik sortua, baizik eta itxurak eta tolesak [...] ulertzeko ezgaitasunetik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
Aita gerla-buruzagiaren tolesgabetasunetik urrun zen seme gorte-gizonaren zurikeria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
Bere aparteko tolesgabetasun hartan, zinismoz hitz egiten zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.
Horregatik kontzientzia alatzen zaio apur bat Costaren tolesgabetasuna horrela engainatzen ari delako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.
Banekien inongo eraztunek ezin zuela berezko tolesgabetasun noblea gorde haren eskuetan. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.
Gizon hura gauza bazen hain ederki eta hain modu erabatekoan tolesgabetasun haragituaren irudia emateko, preziso behar zuela berez tolesgabetasun kantidade ederra eduki. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 11. orr.
Gustatu egiten zitzaion bere azioak kontatzea, ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko, zakarkeria tolesgabetasun-itxurak egiteko eta zitalkeria trebetasuna bailitzan adierazteko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Defendatzeko egin diren ahaleginek "ingurumen" hitzak berak zirkulu politiko batzuetan halako tolesgabetasun kutsu bat hartzea besterik ez dute eragin. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 21. orr.