Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizaki tolesgabe eta trauskilei ez zaie neketsu izaten seme-alaba anitz izatea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.
Afaria hasi dela hamar minutu igaro direnean, ordea, haren alaba tolesgabe eta begi zorrotza galderak egiten hasten da. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.
Barrenik gabeko gizon amorala zen, azpisuge ziztrina, iloba tolesgabea lizunkeriaren galbidera bultzatu zuena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.
Andres edozeinekin ezkonduko zatekeen, neska tolesgabe batekin; baina ez zekien non aurkitu. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.
Verne irakurriz irakurzaletu gara bai gure belaunaldia, bai aurrekoak ere; pertsonaia soil, lau, tolesgabe horiek gureak egin dira, gure haurtzaroko oroitzapenetan itsatsi zaizkigu. Berria - Harian 2005-03-24
· Usoa bezain tolesgabea haiz oraindik, polit hori!... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 118. orr.
Argi eta garbi esan gabe, adierazi nahi zidan kanbio-letra haiek [...] ez zitzaizkiola iruditzen jostailu erabat tolesgabe eta arriskurik gabeak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 42. orr.
Haren janzkera, itxura eta portaera xaloak ziren, sanoak, eta tolesgabeak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.
Oinazearen zantzu gogoilunak zeuzkan aurpegi tolesgabean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 290. orr.
Xalotasunaren pertsonifikazioa, arima tolesgabe sanoduna. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 212. orr.
Begirada tolesgaberik ez dago. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.
Zazpi ahalak egiten zituen haien irri tolesgabe bera lortze aldera, baina bekaizkeriak hartua zegoen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.
Egilearen ezbaiak nabari zitezkeen, asmo tolesgabe bezain zientifiko hura pausoz pauso nola sortu zen igar zitekeen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.
Irizpide asiarrek eta aginpidez eta indarrez jantzitako grinek ezabatu egin dituzte [...] irizpide tolesgabe hauek. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 41. orr.
Jadanik ez da ia irakurlerik geratzen, hitzaren zentzu tolesgabean, denak baitira, izan ere, kritikarigai. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 28. orr.
Zenbait gauzari buruz idazteko modu tolesgabe hori, ez zait burutik pasatu ere egiten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 72. orr.
Ez gaude ohituta gauzen funtzionamendu zitala hain era tolesgabean gure begien aurrean ikusten. Berria - Kultura 2006-02-04
Zuek onerako argi eta gaitzaren aurrean tolesgabe izatea nahi nuke. Elizen arteko biblia Erm 16,19
Tolesgabe egiten du barre... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 395. orr.
Utziko didak tolesgabe hitz egiten? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 353. orr.
Ninik tolesgabe eta xalo agertzeko egiten zuen etengabeko ahaleginak izaera femeninoagoa ematen zion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.
Ez dago denotazio soilezkoa den irudirik, errealitate tolesgabe bat tolesgabe irudikatu baizik egiten ez duena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.
Barkatzeko bizkor, haserretzeko nagi, buruz zorrotz, oroimenez azkar, arrazoitzen zoli, aukera egiten zentzudun eta gauza guztietan tolesgabe. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Juama Sarasola-k, bere izaite laño eta toles gabekoarekin, aurkeztu zizkigun ordu batez, 15 bat olerkitan, munduan zehar bere piaietan zamatu zirrada, burutazio eta poesiazko irudiak. Herria 2005-09-01