Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Galtzerdi luze zuri marradunak zeramatzan, ia-ia belaunerainoko gona tolesduna. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.
Igandetako harizko jaka eta gona tolesduna zeramatzan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 155. orr.
Gona tolesdun urdin bat, kaxmirrezko jertse zuri bat, eta kolore marroi arrunteko oinetako orpo luzekoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.
Bi eskutxoz soineko arrosa tolesduna altxaturik zeukan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 39. orr.
Gona, tolesduna eta kanpai tankerakoa, aldenik alde kulunkatzen zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.
Azken orduko modaren araberako paparreko tolesdunak tonu egokia ematen zion gorbatari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 518. orr.
Korea modernoan, edertasunaren adierazgarri dira betazal tolesdunak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 61. orr.
Ez zen fidatzen jendeaz, "jende tolesduna, zuria" ote zen beldurrez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 19. orr.
gona tolesduna (4)