Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatu batean beste erlijio bat onartzeko edo ez onartzeko aukera dagoenean, ez da onartu behar; lehendik ezarrita dagoenean, ordea, toleratu egin behar da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 149. orr.
Greziako errepublika guztiek toleratu zuten suizidioa; legegileek aurreikusitako gaia zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.
Sekta hauek guztiak, enperadoreek toleratuak nahiz ezkutuan bizi zirenak, ezin zuten elkar jazarri, denak magistratu erromatarren menpe baitzeuden. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ni gizona naiz, eta orain arte ziur nengoen sexua gizonen kontua dela, emakumeek toleratu egiten dutela maitasunaren truke. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 127. orr.
Funtsean ez dakite bestea/bestelakoa toleratzen; diferentzia bera zaie, funtsean, jasangaitza; eta, azkenean, haren identitatea da erro-errotik ezabatu nahi luketena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.