Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tolerantzia beti izan da diferentziaren eta "desordenaren" babeserako printzipioa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.
Jabego pribatua eta tolerantzia izan behar ziren, haien ustetan, giza askatasunaren berme nagusiak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 55. orr.
Tolerantzia hau, antimilitarismoaren forman, abantailatsua gertatuko da kanpotar erasokorrentzat: barbaro edo auzoko zibilizazioentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.
Alexiok [...] gogo txarrez gurutzatuenganako izan zuen tolerantzia hori aldatu egingo zen bilobarekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
Gobernu berriak «negozio ilunekin, zero tolerantzia» izango duela agindu du Papandreuk. Berria - Mundua 2004-03-07
Etorkinekiko tolerantzia gero eta txikiagoa da. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
Adituek uste zuten agintariek ustelkeriarekiko duten «tolerantzia ezaren eredu gisa» Duc Manh ere zigortuko zutela. Berria - Mundua 2006-04-26
Erlijio horien arteko tolerantzia ere bermatu behar dute. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 148. orr.
Mendebaldean izandako aldaketa psikologiko bat zen, erlijio-fanatismo intolerantetik erlijiogabeko tolerantziara. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 178. orr.
Garaipenaren orduan kristau-martirien amorerik ez ematea kristau-jazarleen tolerantziarik eza bilakatu zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.
Tolerantziaz mozorrotutako indiferentzia. Berria - Kultura 2006-04-30
Besteengandik laguntza edo gutxienez tolerantzia lortu nahian. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.
Elkartasun edo tolerantzia printzipioei azpia jaten dieten gizarte zatiketa eta tribalismoa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.
Merkatuak uniformetasunera jotzen du, baina joera horrek ez ditu tolerantzia faktoreak ongi egokitzen herrien bizi-esperientziak bideratzeko hainbat gaitasun dagoenean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 87. orr.
Jokabide horrekin euren tolerantzia maila erakutsi dute. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 124. orr.
Jendetasun eta tolerantzia eskolak nekez jasaten nituen Ttipi garai bateko doktrinarioarengandik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.
Tolerantzi giroak, hasiera mesedegarria ematen dionak, ez du beti irauten prozesuaren bukaera arte. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.
Tolerantzia aldian zegoen, begitartea mutu, jendetasuna zuzen betez, axolagabetasun plantan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.
Bazterketa eta tolerantzia falta, hitz horiek laburbiltzen dute egokien gure kulturak [...] desberdinak direnekin duen jokaera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.
Erlijio-tolerantzia eta jakin-min intelektualaren giro bikaina. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.
Ebakuntza-mahaian dagoen gaixoak ez du hainbesteko tolerantzia mailarik, eta globulu gorriak suntsitzeak mugatu egiten du makinaren erabilera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.
Zientzialariok diotenez, amak tolerantzia gutxiago du enbrioi eta fetu ahulagoen aurrean, eta bat-batean abortatzen ditu. Berria - Gaiak 2006-01-25
Emakumeekin izan nituen harremanak ez ziren pasatu, Lakatos lagunak kontsegitu zidan neska ijito hura kenduta, zenbait aldiz tolerantziako etxe horietako batean dirua pagatuta neska bat -esan dezagun horrela- "niretzetik". Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 83. orr.