Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tolerante iz tolerantziaren aldekoa dena. ik jasanbera.

Errurik gabeko ezjakintasunaren aurrean tolerante izatea zein ausarkeriaren aurrean jasankorra izatea prestakuntza moral onaren seinalea da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 215. orr.

Peter bakezalea da, amore ematen dakiena, eta tolerantea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 329. orr.

Herri honetako jendea toleranteegia da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.

Bizantziorekin eta lehen mendeetako islam tolerantearekin egiten den merkataritzari esker.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Bakoitzak nahi duen hizkuntza erabiltzeko printzipioa soilik itxuraz da liberala eta tolerantea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 118. orr.

Azkenean beren burua engainatzen dute, edozein gizontto arruntek bezainbeste, gehienetan onberatasun ironiko eta tolerantearekin hartzen duten gizontto arruntek bezainbeste.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 173. orr.

Estatuaren eta gutxiengo nazionalen arteko harremanen auziari modu toleranteago batean aurre egitea.  Berria - Harian   2006-03-02

Kultura ezberdinen arteko elkarlan tolerante, betekorrean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.

Eskola arrazional eta toleranteko mendebaldar neopaganoen azken belaunaldia izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

Hamarkada hartako gizartea ez zetorren bat erlijio kristauaren arauekin eta filosofia toleranteago baten bila hasi ziren.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Ez zuen eragotzi inolako jazarpen ofizialek, arrotza izango baitzen Zibilizazio Indikoaren erlijio-ethos tolerante eta sinkretistikoarekiko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus