Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itsasoari begira jarri gara elkarrizketa egiteko, Zarauzko Narros jauregiaren parean, hondartzetako toldoetatik eserleku bana hartuta, horma guztiei bizkarra emanda. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Zutoinak sartuak zituzten, sokak tenkatuak, eta, azkenean, toldoa zabaldu zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.
Zurezko ferry txiki baten bizkarrean daude, toldo marradun baten azpian, koktel eta freskagarri exotikoz beteriko mahai borobilen inguruan eroso eserita. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 77. orr.
Nik leihatilatik begiratu nahi nien, baina ezin nuen toldo zabaldua zela eta. Erdi etzanda jarri zen eserlekuan, gora begira, toldo zuri-horiari. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 205. orr.
Zamarrak osatzen zuen toldo tinkatuak berak eutsi zion zabalik leihotxoari. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.
Arrastodun toldozko aterpea eta zurezko aulkiak eta mahai txikiak espaloian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 127. orr.