Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tokikotasun iz tokikoa izateko nolakotasuna edo zertzelada.
Populazio handiagoko eremuetan telebistagintza lokala egiteko aukerak agortu egin dira eta tokikotasuna alboratu egin da. Berria - Harian 2005-12-27
Tokikotasunaren definizioa gehiago zehaztu behar dela diote. Berria - Harian 2005-12-27
Alderdi ekonomikoari dagokionez, egiten ditugun proiektuen arabera ematen digute dirua, baina, proiektuez gain, badugu beste balio erantsi bat: euskalgintzan tokikotasunaren ikuspegia zabaldu eta horretan lan ordu asko sartu dugula; baina hori ez da inon islatzen. Berria - Euskal Herria 2006-04-02