Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
toke1 1 iz joaldia.
Toke zorrotz bat aurrena, gero beste laburrago bi, eta gero deskarga entzuten genian... Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.
"Diana" tokea ere ezagutu uste izan nuen behin eta berriz, Motako Gazteluko tropak oro berehala esnatu nahi izan balituzte bezala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 9. orr.
Baina nik ezagutzen ez nuen beste toke bitxi bat ere bazetorren batera, dianarenarekin nahasian, berau ere behin eta berriz errepikatua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 9. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Korneta-tokeak, berriz, ez zitzaizkidan batere arrotz gertatu: Urgulldik Donostiako kalera iristen zitzaizkigun berberak ziren-eta. Txillardegi «Putzu», 1999 - 149. orr.