Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Niri tokatu zaidak, baina edonor izan zitekeen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 92. orr.
Aurten niri tokatu zait, baina hurrengoan beste bati toka dakioke. Berria - Kirola 2004-03-26
Norbaitek ordaindu behar, eta berari tokatu omen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 103. orr.
Egun hartan, ordea, bala-bala barreiatutako plater hegalariena tokatzen zen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 47. orr.
Nik, tokatu zitzaidan arte, berdin jokatu nuen, eta, beraz, ez naiz orain ausartarena egiten hasiko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 308. orr.
Migel hemen sartu zuten preso eta, kasualitateak zer diren, nire lehen senargaia ere, Pedromari, bertan tokatu, baina sarjentu. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 145. orr.
Txiripa hutsa izan zen argazkiarena eta zu han tokatzearena, entzun? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 95. orr.
Hurrena berriz, dakizuna baino gehiago dakizula iruditzen zaion norbait tokatuko zaizu, ibilbide luzeko hitzaspertua botako dizuna. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 50. orr.
Matiasek pentsatu zuen informante txarra tokatu zitzaiola. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 94. orr.
Pozik dago, nonbait, horren ikasle bizkorra tokatu zaiolako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 158. orr.
Guri udare mailatua edo joa tokatzen zitzaigunean, hari ematen genion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 41. orr.
Objektu kontsumistak, erosketaren fetixeak, gehiegikeriaren kitschak... horixe tokatzen da, ez modenismoaren arte elitista. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 67. orr.
Final hau duela bi urte tokatu balitz, nerbioek jota egongo nintzateke. Berria - Kirola 2004-03-06
Ostegunean ikastaroa tokatzen zitzaion, berriro ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 188. orr.
Esan nahi da ispiluren bat parean tokatuz gero, hari begiratu beste erremediorik ez dagoela. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.
2001 honetako Santa Ageda bezpera, domekan tokatu zen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 164. orr.
Egun ona tokatzen zenean, dena inolako arazorik gabe joaten zen. «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.
Aldian behin geldialdia tokatzen da. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 40. orr.
Gaur ere guardia tokatu al zaik? -egin zion ongi etorria Xerealek. «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.
Patua alde tokatu zitzaien, besterik ez. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.
Neskak ez dauka nora joanik, eta nekatuta dago historia honetan tokatu zaion paperarekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 30. orr.
Istiluz eta liskarrez beterikoa zen Frantziskori bizitzea tokatu zitzaion garaia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.
Isilik iraun zuten, harik eta, tokatzen ziren orduak astiro esan eta gorespenak bukatu ostean, santuak kantatzeko baimena eman zien arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.
Azken jardunaldian zer tokatzen den ez begiratzea hobe! Berria - Kirola 2006-02-05
Orain bizitzea tokatzen zaik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.
Betiko esanaren jabe gelditzen denari lotsa pasatzea tokatzen zaio. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.
Neron izatea tokatuko zaiguk eta baita Marilyn Monroe izatea ere. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.
Niri tokatu zait Foruzaingoaren ziegan bakarrik egotea, eta ez da batere atsegina. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 119. orr.
Eta guri tokatzen zaiguk (eta hiri ere tokatuko zaik, beraz!) izkribu horiek guztiak bolondres analfabetoei irakurtzea eta azaltzea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 110. orr.
Ezin zela orduan kaleratu, entsalada prestatzea tokatzen zitzaiola-eta. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 111. orr.
Tiroak galaraztea izan zen gerra denboran egitea tokatu zitzaion gauzarik heroikoena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.
Orain, besoak zabalduta uretan gelditzea tokatzen zaio, eguzkirantz aurpegia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.
Gidarena egitea tokatzen da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 73. orr.
Handik egun batzuetara, Gabinekin bakarka tokatu zen batean, ispiluko behaketez mintzatu zitzaion Hauster. «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.
Atzo Frantziari tokatu zitzaion etxerako bidea hartzea, Greziaren kontrako partida 0-1 galdu ondoren. Berria - Kirola 2004-06-26
Pozik nago, saria tokatu izan balitzait bezala. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Orduan, bidaia tokatzen bazaizu, haren ordaina dirutan emateko eskatuko diozu gerenteari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 348. orr.
Dublinera bidaia bat tokatu zitzaion Eroskin, aurrez egindako bidaia baten promozio zozketan berak jakin gabe parte hartu zuelako. Pako Aristi «Note book», 2005 - 111. orr.
Aldamenetik igarotzen ziren autoek aireratzen zituzten boleto zatiez ohartuta, beste bi erosiko nizkiola esan nion, baina ez tokatuko zen beldurrez, bakeagatik baizik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 15. orr.
Terrorista haiek guri beste bonba bat jartzea loteria bi aldiz tokatzea bezain zaila zela esaten zigun maiz. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 35. orr.
Eta frantziarrek badakite loteria gutxitan tokatzen dela. Berria - Kirola 2004-06-15
Alferra, zuhurra, loteria tokatutakoa... asko dute gaitzizenek jolasetik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 58. orr.
berari tokatu (4); bizitzea tokatu (10); bizitzea tokatu zitzaion (3); egitea tokatu (7); guri tokatu (8); guri tokatu zaigu (3); jokatzea tokatu (3); loteria tokatu (4); niri tokatu (9); niri tokatu zait (4); ona tokatu (5); parean tokatu (3); sufritzea tokatu (4)
tokatu da (3); tokatu zaigu (18); tokatu zitzaion (30)
txarra tokatu (3)
egitea tokatuko (3); sufritzea tokatuko (3); tokatuko zaigu (4); tokatuko zaio (4); tokatuko zaizu (4)
tokatuz gero (5)
berari tokatzen (6); bizitzea tokatzen (3); egitea tokatzen (11); guri tokatzen (4); hala tokatzen (3); jokatzea tokatzen (3); niri tokatzen (3); sufritzea tokatzen (3); tokatzen da (15); tokatzen zaio (17); tokatzen zen (9); tokatzen zitzaion (12)
zer tokatzen (4)