Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
toga iz oinetarainoko jantzi mauka-zabala, tunikaren antzekoa, zenbait unibertsitate ekitaldietan eta epaiketetan erabiltzen dena.
Asko gustatuko zitzaion Ramsay andreak unibertsitateko prozesioan ikusi balu, toga eta burukoa jantzita. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.
Baina ez al zen abokatuen ezaugarria toga, eta ez oilarra? Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 89. orr.
Ezin izan nien ezer galdetu, aita-amak togaz jantzitako gizon luze batekin baitzetozen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 219. orr.
Toga kendu dut. Berria - Kultura 2006-04-20
Noble handien eta herriaren artean dagoen togako noblezia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.