Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste dantza, musika eta herrifesta xelebre askorekin batera, elizak gogor galarazi zituen toberak ere, batik bat XVII. mende erditik aurrera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.
Toberen beste elementu garrantzitsua dantza da. Berria - Kultura 2006-04-21
Toberak desagertzen dira eta kabalkadak agertzen, bigarren gerlatik landa bereziki. Berria - Kultura 2004-07-10
Toberak desagertzen dira eta kabalkadak agertzen, bigarren gerlatik landa bereziki. Berria - Kultura 2004-07-10
Heletarrek berek diotenaz, azken toberak 1906an iragan omen ziren, herriko plazan. Herria 2003-08-07
Xantre abiatuz geroz ez zen gehiago plazetan agertzen, are gutiago toberetan, Barnetxe erretoreak debekatua baitzakon. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.
Toberari erreferentzia egitea arras egokia iruditu zait, alabaina hori baita toberari eman diogun definizioa gure orain artinoko ibilbidean: jendartearen harat-honaten irudikatzea margeneko ikuspegitik, bazter-sotik, lupa efektuaz sentsu-akatsak lodituz begi bistako egiteko. Berria - Kultura 2004-04-23
Debekuak bebeku, gureganaino ailegatu dira tobera hotsak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.
Heletako kabalkada-toberak igande huntan iraganen dira beraz, aratsaldeko 4.30etan. Herria 2003-08-07
Aurten, Bithindarrak taldeak buruilaren 29an kabalkada-tobera bat antolatuko du Mithirinako plazan. Herria 2002-09-12
Gauean tobera joko zuten ziegako hagetan, aittitte bazihoala, ez genuela gehiago Agirrerik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.
Apezetxetik hurbil antolatu baitzuten, Barnetxe erretorea eta Etxegarai bikarioa leiho gibeletik beha zauden, ahalge baitziren publikoki tobera-mustra horietan agertzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.
Ezkontzak aitzaki, galarrots edo zintzarrots gisara edota tobera-mustra modura herriak antolatzen zuen festagiro hartara. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.
Kabalkada xinpleak, tobera-mustrarik gabekoak, Bidarrain berrikitan egin den bezala, Baxenafarreko ohiduren arabera... Herria 2002-08-08
Kabalkadak, tobera-mustrez edertuak, Lapurdiko ohiduren arabera, ekain hortan Angelun egin den gisan. Herria 2002-08-08