Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

to1 1 gizonezkoei edo animalia arrei deitzeko erabiltzen den hitz lagunartekoa. ik txo.

Alta berak, haurra zenean, "to" entzuten zuen aitaren gandik, haatik "xu" amaren ahotik... eta bihotzetik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 11. orr.

-To, zerbait gertatzen bazait, emaiok hau amari... -eta muin egin zion lepokoari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

To!, kanta ezak! -egin zion oihu.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 132. orr.

To, hau ez duk bat ere txarra izan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 133. orr.

Biziki ontsa orroitzen naiz orduan zer izan zen ene lehen gogoeta: to, hau dea beraz presondegia?  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

To, ez zituan urrun, itzuli dituk.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 204. orr.

-Hiretzat ez litekek gaizki, to, Paxkal...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.

-To!, kanta ezak! -egin zion oihu.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 132. orr.

Villafrian nauk, to, orain; bazterrak itsusten ari zaiztak eta aitzinean ditudan hiru gizon horien harrapatzen ari nauk!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 110. orr.

Zoaz hondartzara, to!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 10. orr.

-To, to, Jean, to, hor duk!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.

To-to, tori ipurdia, babababaina, ez zaizu altxako!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 95. orr.

Bai to!  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 16. orr.

2 (harridura-edo adieraziz)

-To! -ahoz borobildu nuen neure aurpegiak islatzen zuen ezin-sinetsia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Aterpearen menturan egoiteko orde kanpoan, hotelera banoa: Hostal Sabina; "To, ene alabaren izena dik!".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

"To, hori ere joan duk apezaren ikusterat!".  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 161. orr.

-To, ez nian uste egun jinen hintzela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.

To! txungoa behar dik horrek...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.

-To, osaba Lou! -Ttipik gibeletik, bat-batean berpiztuta- "Rock'n'roll".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

-To -esan zuen-, saltsa ederrean sartuko nauk, nik uste, endrokea egiten ez badut.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 45. orr.

Orain arte bat bera ere ez, eta orain to, bi kafetera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.

-Ez duzue erdibiderik: beti negarka matxismoa dela eta ez dela, baina gero, gizonkerietan aritzen ez zaizuena, to, homosexuala!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Banestok (%0,32) «to!» pentsatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus