Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tiserta xuria eta 'jean's' pare zahar bat zituen soinean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 239. orr.
Xacobeoko T-shirt horitu bat darama soinean, eta galtza motzak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 43. orr.
Segitzen dut ospitalertsa aterperaino, erosi diot tee-shirt xuria, Villafranca del Bierzorainoko bidea papoan ibiliko naizela, nahi badut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 149. orr.
Mikelek ideogramez apaindu tiserta koloretsu bat eskaini zion Ninari. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 139. orr.
Ez pentsa kontratu leonino bat dela sinatu beharreko hori, ez da eskatzen zeremonian presoen euskal herriratzea edo antzeko balentriak aldarrikatuz tixertarik ez janztea. Berria - Kultura 2004-10-02
Gehienek tiserta eta xort txiki bat zuten soinean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 164. orr.
"Doala halaber lau haizetara" tixirtean idatzia zeraman bati garagardo erraldoia manatu nion. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.
Émile galtza motz eta T-shirt zuritan atera zitzaien erdi lo: [...]. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 113. orr.
Begiratu zuelarik, ikusi zuen bere adineko neska bat, "coca-cola" tiserta zikin luze bat gona gisa, nini biluzi bat altxoan. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 162. orr.
Eginaraziak zituzten 2600 T-shirt atorra berezietarik 2500 saldu dituzte, jendearen sustengu ederra bilduz hor. Herria 2004-09-09