Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

titulazio 1 iz titulua; titulu akademiko bat lortzea; norbaitek duen titulua edo tituluen multzoa.

Ez zieten noski ez titulaziorik, ez hizkuntza perfilik ez ezelako paperik eskatuko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 129. orr.

Beste arazoetako bat eskola poloniar eta errusiarretako titulazioak izaten dira; arazoak jartzen dizkiete unibertsitatean, eskola lituaniarretako tituluak ezberdinak izaten direlako.  Berria - Mundua   2004-04-23

Suhiltzaileek, eskatzen zaien titulazioa egiten duten lanera egokitu behar dela diote.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Egitura mota horri, ikasleak titulazio bati dagokion agiria eskuratzeko duen ikasgaien egitura horri "curriculuma" deitzen zaio.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

Ikastetxeek berdintasunaren joera erakusten dute, eta denek maila bereko titulazioak eskaintzeko gogoa erakusten dute.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

Arrakasta duten titulazioak mantentzea nahiko dute unibertsitateek.  Berria - Harian   2005-05-25

Titulazioak berritzeko proposamen zehatzak egingo dituztela iragarri du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Sistema horretan mailak oso markatuak daude: oinarrizko tituluak ematen dituzte unibertsitate batzuek, bigarren mailan daude lizentzia mailakoak ere ematen dituztenak eta azkenean, erpinean, goimailako titulazioak eta doktoregoa ematen dituzten unibertsitate ezagunenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

Unibertsitateko ikasketak, titulazio bakoitzari dagozkion ikasketak, ikasgaika antolatuak daude.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

Bigarren zikloko titulazio hauek bi urteko iraupena dute.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

Teknologia berrien bidez, Internetez, eskain daitezkeen titulazioak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

Musika ikasketetan, goi mailako bi titulazio ditu: Musika Pedagogia eta klabezin irakaslea.  Berria - Kultura   2006-03-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Titulazio berriak jarri ditugu, hirugarren zikloan sartu gara eta garatzen ari gara. Hezkuntza sistema bezala ulertzen duela, titulazio publikoaren, pribatuaren, erlijiosoaren eta bestelakoen gainetik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Bertako ikasleek titulazio ofiziala izango dute, Unibertsitateko lizentzia baten modukoa.  Berria - Kultura   2004-05-21

Bi titulazio ofizial eskainiko ditu egoitza horrek: fisioterapiako diplomatura, eta industria diseinuko ingeniaritza teknikoko lizentziatura.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Pertsona nagusiei eskaintzen ahal zaizkien titulazio bereziak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

Ikasleria, irakasleria, irakaskuntza lerro, antolakuntza eta titulazio propioak izanen lituzke unibertsitate horrek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Graduko titulazioak oraingoaren antzekoak izango dira, baina graduondokoek emango diote prestigioa Unibertsitateari.  Berria - Harian   2005-02-25

Graduondoko titulazioek esparru baten espezializatzeko balioko dute, eta urte batekoak edo bikoak izango dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Bestela ez dago ulertzerik goi mailako titulazioak dituzten pertsonak hain kalifikazio eskasak lortzea.  Berria - Harian   2005-03-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bolognako Adierazpena sinatu dutenek hiru ardatz jarri dituzte egitura berrirako: titulazio mota bi ezartzea, ikasketa egitura malgua izatea, eta, lehen titulua lortzeko ikasketen iraupena laburtzea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Orain arte indarrean dagoen gradu titulazio sistema itxiarekin apurtu gura du Bolognako Adierazpenak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Master titulazioak ere izango ditugu, eta zentroen arteko elkarlana ere beharko dugu horiek antolatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Espainiako Hezkuntza Ministerioak zehaztu behar du titulazio mapa zeintzuk ikasketa mantenduko diren eta zeintzuk ez.  Berria - Harian   2005-05-25

Sindikatuek salatu zuten titulazio postua erdietsi dutenen kopurua %43 apaldu dela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gradu titulazioa hiru eta lau urte bitartean lortu beharko da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Horrela, etorkizunean unibertsitate-titulazioak automatikoki ofizialak izango dira, hitzarmena sinatu duten herrialde guztietan ikasketa-eredu bera segitu beharko baitut.  Berria - Gaiak   2006-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

titulazio berriak (5); titulazio mapa (4); titulazio ofiziala (3)

mailako titulazioak (4)

titulazioen mapa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus