Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

titular 1 izond/iz erakundetako eta kidekoez mintzatuz, tituluduna, izendatua.

Unibertsitatearen funtsa, oraingoz, katedradunen eta titularren gainean oinarrituko da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Unibertsitateko Titularren eta Katedradunen artean desberdintasun gutxi dago praktikan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 67. orr.

Unibertsitateko eskalafoian gora samar daudenak izaten dira jeneralean epaile: irakasle titular eta katedratikoak, alegia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 136. orr.

Eskalafoian igotzeko aukerarik gabeko titular petral bat izatea, ordea, ez nuen hain atsegin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

Berdin gertatzen zitzaion irakasle titular bati, unibertsitateak katedra baten deia egiten zenean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 69. orr.

Straussen Elektra Semyon Bitxkov ezagunak zuzenduko du titular den orkestrarekin, Koloniako WDR Sinfonikoarekin.  Berria - Kultura   2004-06-10

Straussen Elektra Semyon Bitxkov ezagunak zuzenduko du titular den orkestrarekin, Koloniako WDR Sinfonikoarekin.  Berria - Kultura   2004-06-10

Gaur egungo apaiz titularra da, aurreko apaizak, Jesus Maraurik, postua utzi ondoren.  Berria - Harian   2005-09-25

Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko titular ohi eta atzoz geroztik Zigor Salako presidenteak parte hartu zuen 18/98 auzian aurkeztutako hainbat helegiteren ebazpenetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Francisco mediku titularra da, medikuntzan dagoen mailarik altuena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.

Handik egun batzuetara Hurtado Alcolea del Campoko sendagile titular izendatu zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Jaiotzekoari «eskubideak» aitortzea gauza berria da; orain arte jaiotakoak bakarrik ziren «eskubideen» titular eta ez jaiotzeko daudenak.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Bidegik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enpresa titularrak, azpikontratatutako konpainia da Bidelan.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

2 aurrezki kontuez eta kidekoez mintzatuz, tituluduna, jabea.

Azken 20 urteetan zehar mugimendurik egin gabe egon diren gordailuen titular diren bezeroei jakinarazten zaie iragarpen honen bidez, ezen, [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 93. orr.

3 irud/hed

Jaiotzekoari «eskubideak» aitortzea gauza berria da; orain arte jaiotakoak bakarrik ziren «eskubideen» titular eta ez jaiotzeko daudenak.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra honen edozein berregintza, komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelektualaren titularren baimena eskuratzen ez bada.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 2. orr.

Erabat debekaturik dago, Copyright-titularren idatzizko baimenik gabe, legeek ezarritako zigorraren pean, zatika edo osorik obra hau birsortzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 6. orr.

4 futbolean, hasierako hamaikakokoa.

Izquierdo ez zegoen hamaikako titularrean.  Berria - Kirola   2004-01-30

Stielek 17 partida jokatu ditu selekzioarekin, eta Portugalen atezain titularra izango da.  Berria - Kirola   2004-06-12

Nire ustez inork ez luke titular edo ordezko sentitu beharko.  Berria - Kirola   2004-10-01

Osasunako ordezko jokalariak Deportivoko titularren aurka ariko dira.  Berria - Kirola   2006-01-11

Joaquin Caparros Deportivoko entrenatzaileak titular guztiak ekarriko ditu badaezpada.  Berria - Kirola   2006-01-11

20 partida jokatu ditu eta horietatik 18 egin ditu titular gisa, eta 9 gol erdietsi.  Berria - Kirola   2004-02-18

Jokalaria harrezkero Realean titular izan da.  Berria - Kirola   2004-01-27

Kvarme eta Xabi Alonso titular izango dira, txartelen ondorioz partida bateko zigorra bete ostean.  Berria - Kirola   2004-05-09

Fisikoki bete-betean egon ez arren, ohiko titularrek eman ez dioten ganora eman dio jokoari.  Berria - Kirola   2004-02-20

Balizko titular gehienak jokatzeko moduan zeuden arren, zelai erdian hiru aldaketa egin zituen.  Berria - Kirola   2004-09-24

Agian, titular finkoa ez den jokalaria izaten ikasi beharko du Yestek.  Berria - Kirola   2004-04-20

5 (adizlagun gisa)

Hala ere, uste dut badudala titular jokatzeko aukera.  Berria - Kirola   2004-06-09

Azkeneko bost partidetatik bakarra jokatu du titular.  Berria - Kirola   2004-02-21

Ajaccioren aurka titular aritu zen, eta oso partida handia egin zuen.  Berria - Kirola   2004-03-09

Zazpi partida jokatu ditu, bost titular.  Berria - Kirola   2004-05-27

Alkizak azkeneko hiru partidak titular egin ditu, eta, dirudienez, orain Aranbururen txanda da, berriz ere.  Berria - Kirola   2004-04-25

6 (hitz elkartuetan)

Baraja, Albelda eta Xavi izango dituzu titular posturako borrokan.  Berria - Kirola   2004-06-09

Ruben Belokik berreskuratu du bere titular postua.  Berria - Kirola   2004-03-07

• 7 prentsan, izenburua. ik titulu 2.

Herri handi askok baino titular gehiago hartzen genituen egunkarietan, bateko liskarrak, besteko oporrak...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Lehen orrialdeko titularretan barreiatu zuen behakoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

Titularrak irakurtzen dizkio; amak gorroto du hori, baina alabak ez ditu amaren hitzak entzuten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 34. orr.

Titularra ederki zegokien eman nahi nizkion neurriei: bi lerrotan, lau zutabetara, 42 tamainako letra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Bermeon, ze ez, titularrak dioen moduan, Bilbon.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

Orain dela hiru aste Greziak Portugalen aurka irabazi zuen partida zen egunkarietako titular nagusia.  Berria - Kirola   2004-07-04

Hemen -esan zuen, eskutzarrarekin titular handiak zituen egunkari-orrian joz-, arazoa bere muturrera iritsi da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 330. orr.

Aldameneko bidaiariaren kazetara joan zaizkio begiak, Eskandalua San Mamesen: 0-3 dakar titular larriak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 24. orr.

Lehen orrialdetik barrualdera pasatu zen biharamunean, eta gero eta titular txikiagoak eskaini zitzaizkion hurrengo egunetan.     «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus