Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Umea ninduan, noiz eta Urbiaindik titiritero batzuk iragan baitziren, ximino tipi bat ere lagun zutela, sokatik dilindan mila zilipurdi egiten zituena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.
Donostiako bestan gozatu dituzte Sebastopoleko titiriteroen zirko tailerrak, Kukubiltxoren txotxongiloak, Txatunga Bemberen doinu exotikoak eta abar. Herria 2003-06-05
Binefarko Titiriteroek bidearekin lotutako istorioak kontatuko dituzte. Berria - Kultura 2004-08-06
Titiriteroen helduera zalapartatsuak sortzen duen ikusmiraren antzera. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.
Titiriteroen antzera ibiltzen ziren. Berria - Kultura 2004-12-30
Titiritero ibiltarien txotxongiloak mugitzen dituzten ezkutuko hariak bezalakoa zen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Ni, berriz,... titiritero bat besterik ez naiz, txorimalo bat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.
Panpinlari: titiritero, txotxongiloak jokatzen dituena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 150. orr.
Titiritero jauziak ere egin zitezkeen sukaldeko mahaiaren gainean, edo, eman dezagun, armairu gainera salto egin eta handik hegan egin oheraino. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.
Tentazioa izaten dugu hangoen hezur bilakatu eta haien ordez erabakiak hartzeko [...] titiritero konplexua izaten dugu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 142. orr.
Villabona eta Zizurkil arteko benta zahar hartan oinarritu zen Zumaiako artista talde bat, «espiritu titiriteroari» eutsiko zion banda bat sortzeko orduan. Berria - Kultura 2004-11-19