Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

titanio 1 iz gai bakuna, metal zuri zilarkara, arina eta zaila, metal aleazioetan erabiltzen dena (Ti; at. z. 22).

Hala, Guggenheim museoaren titanioaren distiren efektua leuntze aldera, beira pabesa aukeratu du liburutegia eregiteko material gisa.  Berria - Kultura   2004-05-25

Karbonozkoaren moldeak oso konplexuak ziren eta titanioarekin batera nahastea ez zen erraza.  Berria - Kirola   2004-02-18

Abiadura kaxa titaniozkoa da guztiz, iazko karbono-titanio nahasketa albo batera utzi ondoren.  Berria - Kirola   2004-02-11

Ongi ikusten dira kopeta-hezurra atzera berriz lotzeko erabilitako titaniozko grapak ere.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 76. orr.

Titaniozko ezkatek, ibaian eta inguruko teilatuen gainean amaituko dute.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 27. orr.

Guggenheimen titaniozkoak ezin hobeto erakusten du ziutatearen eta errekaren arteko batasun hori.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 28. orr.

Interesen %20 deskontatuko ditu BBK-k, titaniozko txartela erabilita.  Berria - Ekonomia   2006-01-17

2 (hitz elkartuetan)

Titanio oxidozko estaldurak hobeak direla diote adituek, porlanak baino eremu handiagoa hartzen dutelako.  Berria - Gaiak   2004-03-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus