Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artelan heroikoa zen bi eskultoreena, erlijio sentimenduz betea, Europar abangoardien grina titanikoaz egina. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.
Geriatrarena ez zen galdera, nire zahartzaroa atzeratzeko ahalegin ia titanikoan ari den profesional arduratsu baten kezka baizik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.
Seme-alabak letretan zaletzeko egin behar dituen ahalegin zail ia titanikoak Arrasateko giro itxian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.
Aita maite nuen, kontatu zidana beldurgarria zen, eta nire bizitza bide onetik eramateko hartu zituen lanak titanikoak bezain miresgarriak iruditu zitzaizkidan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.
Ramon Barearen moldaketa titanikoak eleberriko pasarte ugari kendu, antzerki egitura eman eta erritmo bizi-bizia sortu du. Berria - Kultura 2006-01-20