Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Masturbazioari buruz, direnak eta ez direnak esaten zuten; [...], hil zintezkeela, bizkarrezur muina biguntzen zela, edo tisia edo eskrofula sortzen zela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.
Jakina ez zela inor arrimatu haren etxera, tisia harrapatzeko beldur hutsez. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.
Katarroa, eztula, pleuritisa, tisisa, odol-botatzea eta beste zenbait. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 750. orr.
Eta bai, ama tisiak jota hil zuan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.
Bi idazluma, tintaz zikinduak, zimel-zimel, tisiak jotako gaixoaren antzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Beti pentsatu izan dut aitonaren arropa eta koltxoia erretzea, eta, bide batez, Putierre delako haren ipurdia, tisiaren kontrako exorzismo modu bat zela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 291. orr.
Tisi-kasu batzuk kenduta, ezer ez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 211. orr.